GIMNASTIKA

Daiki Hashimotok irabazi du gizonezkoen banakako finala

Gizonezkoetan gimnastikako inoizko txapeldunik gazteena bilakatu da japoniarra.

Daiki Hashimoto japoniarra, urrezko dominarekin. HOW HWEE YOUNG / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2021eko uztailaren 28a
17:46
Entzun

Balentria egin du Daiki Hashimoto Japoniako gimnastak. Banakako finala irabazi du, eta gizonezkoetan gimnastikako inoizko txapeldunik gazteena bilakatu da; laster beteko ditu 20 urte. Barrako azken ariketan lortu du urrezko domina ziurtatzea. 88,465 puntu batu ditu guztira. Bigarren Xiao Ruoteng txinatarra izan da, eta hirugarren Nikita Nigornyy errusiarra.

«Ezin dut hitzekin adierazi zer poz sentitzen dudan», esan du Hashimotok, urrea irabazitakoan. Aurrerantzean ere konfiantza izan nahi duela eta aurrera begiratzen segitu nahi duela azpimarratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.