WATERPOLOA

Munarrizek gol bat sartu du Espainiak Kazakhstani erraz irabazitako partidan

Nafarrak ohi baino gutxiago jokatu du, Espainiak hasiera-hasieratik bideratu duelako lehia

Munarriz ol bat ospatzen hilaren 24an, Serbiaren aurkako partidan. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE
Igor Susaeta.
2021eko uztailaren 29a
08:51
Entzun

David Martin Espainiako gizonezkoen waterpolo selekzioko hautatzaileak erabateko konfiantza dauka Alberto Munarriz nafarrarengan. Gaur, ordea, ohi baino gutxiago jokatu du Kazakhstani erraz irabazitako partidan, Espainiak hasiera-hasieratik bideratu baitu partida. Lehen laurdenaren amaieran, 3-0 zen emaitza, eta atsedenaldian, 6-0. Munarrizek gol bat sartu ahal izan du; partidako aurrenekoa, hain zuzen. Gaurko garaipenarekin, Espainiako selekzioak ia-ia ziurtatuta dauka final-laurdenetarako txartela, B multzoko ligaxka amaitzeko bi jardunaldi falta diren honetan.

Jokatutako hiru partidak irabazi ditu Espainiako selekzioak, Munduko zein Europako txapeldunordeak: 13-12 Serbiaren kontra, 8-6 Montenegroren aurka, eta gaurkoa. Dominetarako hautagaia da. Hurrengo neurketa etzi jokatuko du, Australiaren aurka, Euskal Herrian 04:30 direnean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.