Albistea entzun

Zerga sistema

Zerga berrien bidez 220 milioi euro biltzea espero du Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak BPGaren %0,9ko defizit muga izango du, eta aldundiek, berriz, %0,2koa.

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa eta Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, gaur, Madrilen.
Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministroa eta Pedro Azpiazu Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburua, gaur, Madrilen. Irekia Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko uztailak 29

Google eta Tobin tasen bilketaren kopuru esanguratsuak jaso ahal izango dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek. Espainiako Gobernuak kalkulatu du horien bitartez urtero 1.600 milioi euro bildu ahal izango dituela, eta horietatik 220 milioi inguruk buka dezakete foru ogasunen kutxetan, kalte handirik egiten ez dien sistema bat hitzartu dutelako Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoan. Hurrengo egunotan jaso behar dituzte lehen diruak, urteko lehen erdian egindako operazioen zergak ordaintzekoak baitira.

Asteazkenean iragarri zuen Espainiako Gobernuarekin akordioa zegoela Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak, baina gaurko bilera eman arte ez zuen zehaztu nahi izan nola ordainduko diren zergak. Pozik azaldu zen Azpiazu, bere ustez Madrilekiko «aldebiko harremanaren» adibide baita da akordioa, «urrats bat gehiago autogobernuan».

Finantza transakzioen gaineko zergari (FTZ) dagokionez —Tobin tasa izenez ezaguna—, diru bilketarako konexio puntua izango da akzioak eskuratzen dituzten enpresen helburu soziala. Hau da, hiru lurraldeetan egoitza duten enpresen akzioen salerosketaren ordaina jasoko dutela foru ogasunek, akzioaren balioaren %0,2 hain zuzen ere. Horrek ekarri beharko luke du diru gehien Bizkaian jasotzea, han dutelako egoitza Iberdrolak, Gestampek, Cie Automotivek eta beste enpresa handi gehienek.

Burtsan mila milioi eurotik gora balio duten enpresen akzioen salerosketa soilik zergapetuko ditu tasak. Muga horretatik gora daude CAF gipuzkoarra (1.220 milioi) eta Vidrala arabarrak (2.865 milioi). Nafarroako Gobernuak Madrilekin antzeko banaketa lotuz gero, Viscofanen akzioen salerosketari (2.735 milioi) etekina atera ahal izango dio hango ogasunak.

Google tasa

Zerbitzu digital jakin batzuen gaineko zerga (ZDJZ edo Google tasa), berriz, %3ko zerga ezartzen die Interneten publizitate, bitartekaritza eta datu transmisio zerbitzu digital handiei. Zerbitzu horietan parte hartzen duen erabiltzailea Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoakoa bada, lurralde horietan pagatuko dute zerga.

Merkataritza elektronikoaren BEZari dagokionez, kontsumoaren lurraldea izango da ordainketarako irizpidea. Ekonomia Sailak adibide batekin azaldu du zehazki nork ordainduko duen zerga. Horrela, Alemanian dagoen kontsumitzaile batek bizikleta bat erosten badio euskal enpresa bati online duen dendaren bidez, saltzaileak Alemanian indarrean dagoen BEZa kobratuko dio erosleari, euskal ogasunari emango dio, eta hura arduratuko da Alemaniako Ogasunari diru hori transferitzeaz. Baina eroslea Arabakoa, Bizkaikoa edo Gipuzkoakoa bada, Alemaniako Ogasunak utzi beharko du dirua euskal ogasunaren esku.

Merkataritza elektronikoaren BEZaren eragina kalkulatzerik ez dagoela ziurtatu du Azpiazuk, oraindik EBk ez duelako indarrean jarri.

Kontu publikoak

Hitzartutako zerga berriek lagun diezaiekete Jaurlaritzari eta aldundiei krisiak zerga bilketan eragindako jaitsieraren zati bat konpentsatzen. Nekez estaliko dute zulo osoa, batez ere agindu dutelako ez dutela gerrikoa estututuko krisiari aurre egiteko, eta aurrekontu «hedakorrak» egingo dituztela. Aurrekontu horietan nolako defizita izan dezaketen ere adostu zuten atzo. Berez, erreferentzia bat besterik ez da, krisiaren ondorioz ez baitago indarrean araurik, bi parametro horiek derrigorrez maila batetik behera uztera behartzen duenik.

Eusko Jaurlaritzaren defizit helburua BPGaren %0,9 izango da, hau da, 707 milioi euro. Datorren urtean ere baliteke aldundiek zuloa izatea, %0,2koa, hain zuzen ere (157 milioi).

Gasteizko gobernuaren zorra %15,6ra iritsi ahal izango du, hau da, 12.255 milioi eurora. Urteko lehen hiruhilekoan 10.900 milioi euroan zegoen, Espainiako Bankuaren arabera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Pedro Azpiazu eta Jordi Campas, gaur goizean Bilbon. ©Irekia

Europako funtsetatik 538 milioi euro iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara

Irune Lasa

Pedro Azpiazuk esan du Jaurlaritzak eta erkidegoek eragin ahalmen oso txikia izan dutela banaketa baldintzetan. Uste du erkidegoei banatutako funtsak, oraingoz, gehiago daudela lotuta susperraldi ekonomikoarekin, transformazioarekin baino.

IDEren egoitza nagusia, Zamudioko parke teknologikoan. ©BERRIA

IDEko langileak haserre, Kutxabankek akziodun izateari utzi diolako

Iker Aranburu

Informatica de Euskadi erabat geratuko da Accenture AEBetako enpresaren esku. Espainiako aholkularitza hitzarmena ezarri nahi du

Langileak Gasteizko Mercedes Benz lantegian beharrean. ©Raul Bogajo
Nafarroako alde zaharreko tabernak, maiatzaren 16ean, barruan kontsumitzea baimendu zenean, ©Villar Lopez / EFE

Ekonomia azkar suspertzen ari da Nafarroan, %2,6 handitu baita martxotik ekainera

Joxerra Senar

Urtebete atzera eginez gero, %18,5eko jauzia eman du, baina aintzat hartu behar da iazko bigarren hiruhilekoan konfinamenduak eragin handia izan zuela barne produktu gordinean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna