mendiak eta musika

Urmuga larunbatean amaituko dute, Izaban

Jaialdi berezia egingo dute zeharkaldiari bukaera emateko. Mendia eta musika lotzen dituen zeharkaldia arrakastatsua izaten ari da,.

Urmugako ibiltariak, lainopean. FELIPE URIARTE
urtzi urkizu
2021eko uztailaren 29a
16:08
Entzun

Orhi mendira igo dira gaur Urmugako ibiltariak, eta han izan dute zain Donostiako Orfeoia; Erraizeko leporaino iritsiko dira bihar. Eta larunbatean, hemeretzi etapa egin ostean, amaierara iritsiko dira Urmugako ibiltariak. Izaban (Nafarroa) egingo dute bukaerako festa, goizean Hiru Erregeen Mahaira igo eta gero.

Larunbateko bukaera festan, eguerdian txistulariak izango dituzte kalez kale; eta 12:30ean, euskal sagardo eta gazta dastaketa egingo dute Izabako Pax Avant plazan. Mikel Garaizabal sommelierraren laguntza izango dute, gainera. Arratsaldean musikaz gozatzeko modua egongo da: 18:00etan, Jarauta 69 musika taldeak alaituko du giroa; eta 20:00etan, Ibil Bedi taldeak emango du azken kontzertua. Hor egingo dute amaiera ekitaldia, Pax Avant plazan. Egunean zehar, artisauen eta bertako produktuen azoka jarriko dute Izabako kaskoan.

Uztailaren 13an ekin zioten bideari Urmugako ibiltariek. Orduz geroztik, egunero idatzi dute bidetik Felipe Uriartek, beste antolatzaileek eta sortzaileek. Azkeneko egunetan ere haien bizipenak eta iritzi zutabeak irakurri ahalko dira egunkariko Udagiro sailean. Mendia eta musika uztartzen ditu egitasmoak, Euskal Herria mendiz mendi zeharkatuz, eta bide batez euskal musikarien kontzertuak paraje ederretan antolatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.