Indarkeria matxista

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon, bikotekide ohiari labanarekin erasotzea egotzita

Itxuraz, bikotekide ohiari aizto batez eraso dio, eta ebaki bat egin dio aldakaren parean. Emakumea ospitalera eraman behar izan dute.

Indarkeria matxistaren aurkako protesta, Bilbon. Artxiboko irudia. MONIKA DEL VALLE/ FOKU
unai etxenausia
2021eko uztailaren 30a
12:36
Entzun

Ertzaintzak 33 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, bikotekide ohiari arma zuriz erasotzea egotzita. Goizaldeko ordu bata hogei gutxi inguruan, Ertzaintzari ohartarazi diote Bilboko Matiko auzoko etxebizitza batean indarkeria matxistako kasu bat gertatu dela. Herritarren babeserako patruilak bertaratu egin dira, eta emakumearekin harremanetan jarri dira. Emakumeari odola zerion aldakako zauritik. Emandako informazioaren arabera, bikotekide ohiak egin zion zauria. Itxuraz, eztabaida baten ondoren, bikotekide ohiak aizto batez mehatxu du, eta libratu nahi izan duenean eragin dio zauria.

Emakumea Basurtuko ospitalera eraman dute. Gizonezkoa etxearen inguruan aurkitu du Ertzaintzak, eta atxilotu egin du. Atxilotua epaitegira eramango dute polizia eginbideak amaitu bezain laster.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.