SASKIBALOIA

AEBek 81-95 irabazi diote Espainiari final-laurdenetan

Xabier Lopez-Arostegi getxotarra deialditik kanpo gelditu da, berriro

Damian Lillard (AEB) saskiratze ahalegin bat egiten, gaur. ENRIC FONTCUBERTA / EFE
Igor Susaeta.
2021eko abuztuaren 3a
10:10
Entzun

Espainiako selekzioak 11 puntuko aldea ere izan du bigarren laurdena bukatu aurretik (40-29), baina azkenean 81-95 galdu du AEBak faboritoen kontra, final-laurdenetan, eta ezin izango du dominengatik lehiatu. Xabier Lopez-Arostegi getxotarra deialditik kanpo utzi du, berriro, Espainiaren hautatzaile Sergio Scariolok. Partidaren azken laurdenean estatubatuarren ahalmen fisikoak eta kalitateak erabaki dute kanporaketa.

2008ko eta 2012ko Olinpiar Jokoetan finalean egin zuten topo Espainiak eta AEBek, eta bietan estatubatuarrek kolkoratu zuten urrea. Gaur final-laurdenetan aritu dira elkarren aurka, eta, 2008an eta 2012an bezala, lehen hiru laurdenetan ondo eutsi die Espainiak NBAko izarrei, baina azkenean amore eman behar izan du.

Atsedenalditik (43-43) bueltan hasi da partida hausten Gregg Popovichek entrenatutako selekzioa, eta 6-22ko partzial bat lortu du, Kevin Durant izarrak gidatuta (27 puntu). Ez du etsi Espainiak, eta sei puntura ere hurbildu da (63-69). Azkenean, ordea, logika gailendu da, eta azkeneko hiru Olinpiar Jokoetan urrea irabazi duen selekzioak irabazi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.