Begia Tokion

Munarriz finalerdian lehiatuko da gaur

Serbiaren aurka jokatuko du, 12:50ean, eta, aurrera egiten badu, igandean jokatuko du finala.

Alberto Munarriz, Kroaziaren aurkako partidan. TAMAS KOVACS, EFE
Oihane Puertas Ramirez.
2021eko abuztuaren 5a
15:02
Entzun

Alberto Munarriz, waterpoloko finalerdietan lehiatuko da gaur Serbiaren aurka, 12:50ean. Aurrera egiten badute, abuztuaren 8an jokatuko dute finala, 09:30ean. AEBen aurka aritu ziren final-laurdenetan, eta Munarriz erabakigarria izan zen norgehiagokan: minutu gehien jokatu zituen uretako jokalaria izan zen, eta bi gol sartu zituen.

Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.