Alberto Munarriz, waterpoloko finalerdietan lehiatuko da gaur Serbiaren aurka, 12:50ean. Aurrera egiten badute, abuztuaren 8an jokatuko dute finala, 09:30ean. AEBen aurka aritu ziren final-laurdenetan, eta Munarriz erabakigarria izan zen norgehiagokan: minutu gehien jokatu zituen uretako jokalaria izan zen, eta bi gol sartu zituen.
Tokio 2020ko egutegia eta proben ordutegia kontsultatu hemen: Egutegia eta proben ordutegiak, egunez egun