Golfa

Puntuazioa hobetu du Zigandak gaur

Aurreko egunetako marka hobetu du golf jokalariak. Postu bat igo du gaur, eta biharko txapelketa geratzen zaio oraindik, azkena.

Gaurko txapelketaren argazki bat. YONHAP/EFE
jone arruabarrena
2021eko abuztuaren 6a
09:25
Entzun

Azken saioa geratzen zaie aurretik Olinpiar Jokoetako golfeko txapelketako jokalariei, eta, orain arte bezala, Nelly Korda lehenengo postuan dago oraindik ere, Aditi Ashok indiarrak baino hiru kolpe gutxiagorekin. Gaur ez du aurreko egunetan bezainbesteko puntuazio ona jaso: 69 kolpe eman zituen, bi parraren azpitik.

Carlota Ziganda nafarrak, berriz, marka hobetu du. Aurreko egunean 73 kolpe eman zituen, eta gaur 70 izan dira, bat parraren azpitik. Eagle bat, hiru birdie eta lau bogey eginda lortu du puntuazioa. 5. eta 7. zuloen artean bata bestearen atzetik egin zituen birdie bat, eagle bat, eta beste birdie bat, bukatzeko. Guztira, 211 kolpe eman ditu momentuz, bi parraren azpitik. Markagailuan, 29. postuan dago orain, atzo baino postu bat gorago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.