ESKUBALOIA

Gurbindok eta Aginagaldek brontzea irabazi dute

Espainiak 33-31 irabazi dio Egiptori, oso norgehiagoka estuan.

Ezkerraldean, Eduardo Martinez Gurbindo. TATYANA ZENKOVICH/EFE
ainara arratibel gascon
2021eko abuztuaren 7a
11:30
Entzun

Parekatuak izan dira lehen momentuak. Bi taldeek jokaldi landuen alde egin dute, kontraerasoan jokau bainaogo. Eta hori Egiptori gehiago komeni zitzaion. Erosoago ikusten zitzaion, eta defentsa aurreratu eta fisiko batekin estu hartu du Espainia, hasiera horretan 5-3. Jordi Riberak zuzendutako selekzioak pazientzia eduki behar izan du lehen minutu horietan.Hor hasi da lehen zutarriak jartzen domina lortzeko, Egiptok erakutsi baitu txapelketa osoan zehar areriro deserosoa dela. Lehen minutuetan Aginagaldek bi gol sartu ditu, baina jokaldi batean bihurritu bat egin du orkatilean, eta ez du gehiago jokatu.

Pazientziak eta Gonzalo Perez de Vargasen geldituren aukera eman dio Espainiari kontraerasoren bat, eta pixkanaka bere jokoa egiten hasteko. Baina Egiptok bere planteamenduarekin segitzen zuen, eta jokaldi batzuetan ere bizkor jokatzen hasi da.Lehen zatiko azken 10 minutuak partidako bizkorrenak izan dira, kontraeraso gehiagorekin. Eta hor beste urrats bat eman du Espainiak brontzerako bidean, komeni zitzaion jokoa hori batizen. Hegaletatik ere zuloak topatzen hasi da, eta hor Alex Gomez erabakigarria izan da. Lehen zatian bost gol egin ditu hegalekoak.

Lehen zati amaieran lortu du Espianiak alderik handiena:15-18. Defentsan ere hobeto aritu da minutu horietan, 6-0eko defentsa batekin, eta albokoei ondo irtenda. Atsedenaldian ordu arteko errenta handiena zuen:16-19. Baina Egiptok zerbait badu, ez duela etsitzen da. Eta hala. pazientziaz jokatu bai erasoan zein defentsan, aldea murriztu du. Espainia ez da nahi bezain ondo aritu defentsan. Egiptoarrek, aldiz, min egin dute pibotearekin, eta Ahmed El-Ahmar albokoarekin.Egipto hobeto aritu da, eta Espainiak ez du lortu partida haustea. Azken bost minutuetan berdindua zegoen neurketa. Hor Espainiak hobeto defendatu du, eta azkenerako harentzat izan da brontzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.