KENYA

Krokodriloen erasoen beldurrez Kenyako Katuit eskualdean

«Krokodrilo beltza» esaten dioten espezie orain arte ezezaguna agertu da, eta jendeari eraso egiten hasi zaio.

Oskar Epelde Juldain.
2021eko abuztuaren 21a
00:27
Entzun

Katuit eskualdean, laku eta ur ertzetan bizi dira jende asko, horiek eta euria baitituzte ur iturri bakar. Tokiko faunarekin batera, elkarbizitza kultura bat eratu dute urte askoan, baina oreka hori arriskuan jarri da. Krokodilo espezie ezezagun bat azaldu da eskualde hartako uretan, zenbait ume eta zaharri eraso egin, eta haietako batzuk desagertu egin dira.

Langabeziak itotako eskualde bat da Katuit, eta arrantzale aritzen dira herritar asko. Baina arrantzaleak ere beldur dira, kanoa txikietan eskuak dituztela arraun, eta harriekin eta makilekin armatuta dabiltza, izututa. Bideo honetan azaldu dutenez, ez dira sartzen belaunetik gorako uretan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.