Albistea entzun

Atxiloketak

Ertzaintzak hiru lagun atxilotu ditu Plentziako ez-festetan

Atxilotuetako bat adin txikikoa da. Hainbat herritarrek gaitzetsi dute Ertzaintzak istiluen aurka erabilitako materiala, eta elkarretaratzera deitu dute arratsalderako.

Ertzaintza, bart, Plentzian (Bizkaia).
Ertzaintza, bart, Plentzian (Bizkaia). BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko irailak 1

Ertzaintzak herrietako eta hirietako ez-festei atxiloketekin erantzuten jarraitzen du. Atzo ziren hastekoak Sanantolinak Plentzian (Bizkaia), eta, horri erantzuteko, ertzain asko mobilizatu zituzten udalak eta Eusko Jaurlaritzak.

Gauen sartu da Polizia Plentziako alde zaharrean, eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, irainekin eta botilen jaurtiketekin erantzun dute. Gauzak hala, hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, haietako bat adin txikikoa, desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egotzita.

Sarean, herritar batek baino gehiagok gaitzetsi du Poliziaren jokabidea, besteak beste, egin duten istiluen aurkako materialaren erabileragatik. Irudietan agenteak ikus daitezke herritarren aurka foam jaurtigailuak jaurtitzen, behar baino distantzia txikiagora.

Udalak aurretik jakinarazi zuen Ertzaintzarekin elkarlanean zebilela festak oztopatzeko: «Ertzaintzari jakinaraziko diogu zeintzuk diren gure beharrak, eta adostuko dugu zer egin», adierazi zuen Elixabete Uribarri alkateak (EAJ).

Gertatutakoa salatzeko, Uribe Kostako GKSk elkarretaratzera deitu du gaurko, 19:30erako, Jazarpenaren aurrean, klase elkartasuna lelopean. Sozialistek elkartasuna adierazi diete jazartuak, zaurituak eta atxilotuak izan direnei.

Argi utzi dute Plentziakoa ez dela kasu isolatu bat, eta Euskal Herriko beste leku batzuetan gertatutakoekin lotu dute bart gauekoa: «COVID-19aren aitzakipean burgesia gizarte are totalitarioago bat ezartzen ari da. Poliziak duen betebeharra ordena burgesa mantentzea eta langileriaren askatasun politikoak jazartzea da» adierazi dute. Alderdi politiko instituzional guztien jarrera ere gaitzetsi dute.

«Balioen krisia»

Azken asteetan ohikoak bilakatu dira istiluak ez-festetan, baita ohiko larunbatetan ere. Donostian, adibidez, Ertzaintzak hamalau lagun atxilotu zituen joan den larunbatean; haiei ere desordena publikoak eragitea eta agenteen aurka egitea egozten diete.

Iñigo Urkullu lehendakariak hizpide izan zuen gaia atzo, eta kezka agertu zuen «balioen krisi» horren aurrean. Lehendakariaren iritziz, gazteen hezkuntzan dago arazoaren jatorria, eta ertzainak irakasleekin alderatu zituen. Goraipatu egin zituen Poliziaren «sakrifizioa, konpromisoa eta ahalegina», eta gaitzetsi egin zuen «osasunaren alde eta delituen aurka» egiten dutenei jazartzen zaizkienen jarrera.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Iñaki Uria, atzo, Martin Ugalde kultur parkean, alboan Oihana Iguaran aurkezlea duela. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sokaren bi muturrak batu zituen «ametsa»

Julen Aperribai

'Euskaldunon Egunkaria' sortzeko egitasmora batzean Martin Ugaldek egindako hautuaz eta proiektua abiarazteko zailtasunez aritu da Iñaki Uria, Ugalderen jaiotzaren mendeurreneko hitzaldietan bigarrenean.
NU Nafarroako Unibertsitateko eta Cimako ikertzaileak, atzo zabaldu zuten irudian. ©BERRIA

Basurtuko erietxean hamazazpi kasu atzeman dituzte

Edurne Begiristain

COVID-19 agerraldietarako protokoloa ezarri dute. Zupiriak oroitarazi du «garrantzitsua» dela babes neurriak behar bezala betetzea
Sexu eraso baten kontrako protesta, uztailean ©Andoni Canellada  / Foku

24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu erasoa leporatuta

Berria

Astelehenean, Zumarragan emakume gazte bati sexualki erasotzea leporatzen diote gizonezkoari

Indarkeria matxistaren aurka iaz Zarautzen eginiko protesta baten irudia. ©Jon Urbe, FOKU

Gizonezko bat atxilotu dute Zarautzen, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Uxue Rey Gorraiz

Erasoa joan den igandean gertatu zen, goizaldean. Atxilo eraman zuten gizonezkoa, eta asteartean igaro zen epailearen aurretik. Zarauzko eta Zumaiako udalek elkarretaratzera deitu dute biharko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.