Israel

Sei preso palestinarrek ihes egin dute Israelgo segurtasun handiko espetxe batetik

Sei presoak bizi osoko espetxe zigorrak betetzen ari ziren Israelgo Gilboa kartzelan, eta tunel bat zulatuta egin dute ihes.

Ihes egiteko erabilitako tunelaren irteera. BEN WHITE
arantxa elizegi egilegor
2021eko irailaren 6a
10:28
Entzun

Alerta maila gorenean daude goizaldetik Israelgo segurtasun indarrak. Segurtasun handiko Gilboa espetxetik ihes egin dute sei preso palestinarrek, ziegan zulo bat eginda. Seiak bizi osorako espetxe zigorrak betetzen ari ziren, eta 22 metro koadroko eta hiru oheko ziega batean bizi ziren. Zenbait iturriren arabera, Jordaniara ihes eginak izan litezke, herrialdeen arteko muga espetxetik gertu baitago.

Ihes egindakoen artean dago Zakaria Zubeidi, Al-Aqsako Martirien Brigadako Jenin hiriko arduradun izandakoa. Beste bostak Jihad Islamikoa erakundeko kideak dira, haiek ere Jeningoak. Hirian ospakizun tiroak entzun dira astelehen goizaldean.

Israelgo segurtasun indarren lana kritikatu dute askok; izan ere, presoek hilabeteak behar izan dituzte ihes egin ahal izateko tunela zulatzeko. Susmoak ere zabaldu dira espetxeko arduradunak jakinaren gainean ote zeuden. Jihad Islamikoak heroikotzat jo du ihesaldia.

Orotara 4.750 preso palestinar daude Israelgo espetxeetan, tartean kargurik gabe espetxeratutako 550 atxilotu administratibo.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.