Albistea entzun

Kolonbia

Milioi bat migratzaileri paperak emateko prozedura hasi du Bogotak

Behin-behinekoa izango da jasoko duten baimena. 10.000 migratzaile baino gehiago harrapatuta daude Kolonbia eta Panamaren arteko mugan.

Hainbat pertsona Panamako mugako Darien eskualdeko kanpaleku batean. /
Hainbat pertsona Panamako mugako Darien eskualdeko kanpaleku batean. / Sara de la Rubia/MSF/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2021eko irailak 8

Urte amaierarako milioi bat migratzaileri behin-behinean Kolonbian geratzeko baimena eman nahi die Bogotak. Ivan Duque presidentearen arabera, haietatik gehienek hasia dute Internet bidezko prozedura, eta dagoeneko lortu dute dokumentu biometrikoa. Venezuelatik ihesi joandakoak dira horietatik gehienak.

Behin-behineko Babes Estatutua da Kolonbiak iheslariei eskaintzen diena, eta haren bitartez oinarrizko zerbitzuak baliatu ahal izango dituzte. NBEren Venezuelako migratzaileentzako ordezkari berezi Eduardo Steinen bisita baliatuta egin zuen iragarpena Duquek, eta iragarri zuen prozedurei buruzko informazio osoa NBE Nazio Batuen Erakundearen hurrengo osoko bilkuran aurkeztuko zuela, datorren asteartean.

Badira, ordea, Kolonbian geratu beharrean iparraldera jarraitzea erabaki dutenak ere. Horietatik 10.000 pasa Panamako mugan harrapatuta daude, bideari noiz jarraituko zain. Abuztuaren 11n Panamak eta Kolonbiak sinatutako akordioaren arabera, Bogotak egunean 650 pertsonari utziko zien muga zeharkatzen asteartetik larunbatera, eta irailaren 1etik aurrera kopuru hori 50era murriztuko zuen. Panamako Migrazioetarako Zerbitzu Nazionaleko buru Samira Gozainek salatu du, ordea, abuztu bukaeran 900 lagunek zeharkatzen zutela muga egunero Dariengo oihanera bidean.

AEBak dituzte helburu pertsona migratzaile horietako askok, eta hara joateko Dariengo oihana zeharkatzen dute, zeina munduko bide arriskutsuenetako bat den, bertan dauden droga eta giza trafikatzaileen taldeen ondorioz. Bidea egin nahi dutenak Necocli hirian biltzen dira, mugaren Kolonbiako aldean. Baina jende pilaketak osasun arazoak dakartza berarekin, eta hiriko erietxeko arduradunek ohartarazi dute ez dutela nahikoa baliabide guztiak artatzeko. Hala, joan den astean bi pertsona hil ziren koronabirusak jota.

Muga zeharkatzeko zain daudenetako hainbatek etxeetan edo ostatuetan hartzen du aterpe lehen egunetan, baina denbora igaro ahala gehienak kalean geratzen dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Giorgia Meloni FdI ultraeskuindarraren buruzagia, gaurko ordu txikietan, emaitzak ospatzen ©EFE

Melonik ultraeskuindarrak buru dituen gobernu bat aldarrikatu du

Ander Perez Zala

Koalizio eskuindarrak irabazi ditu Italiako Parlamenturako bozak, botoen %44 inguru bilduta, behin-behineko emaitzen arabera. Abstentzioa inoizko handiena izan da: %36.

Luhanskeko (Ukraina) herritar bat, Errusiara anexionatu ala ez erabakitzeko erreferendumean bozkatzen. ©STRINGER / EFE

Ukraina ekialdeko erreferendumek beste fase batera eraman dute gerra

Gorka Berasategi Otamendi

Lurrak anexionatuz gero, Moskuk bere legeen babesa izango luke eremua arma nuklearrekin defendatzeko. Errusiako Poliziak 740 lagunetik gora atxilotu ditu gerraren kontrako protestetan

 ©SARA DE CEANO-VIVAS NUÑEZ.

Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean

Berria

Liburu honek bidaia bat proposatzen du herri kurduaren historian. Izan ere, Ekialde Hurbileko herririk garrantzitsuenetakoa osatzen dute kurduek, eta, azken urteetan, Rojava bera utopiaren sinonimo bilakatu da, oasi bat fundamentalismoaren basamortuan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...