Albistea entzun

Kontu publikoak

Nafarroak %0,9ko defizita hitzartu du Espainiako Gobernuarekin

Egonkortasun legea etenda dagoenez, helburu hori ez betetzeak ez du zigorrik eragingo.

Maria Txibite eta Elma Saiz, Nafarroako Parlamentuan, artxiboko irudi batean.
Maria Txibite eta Elma Saiz, Nafarroako Parlamentuan, artxiboko irudi batean. Jesus Diges / Efe Tamaina handiagoan ikusi

Iker Aranburu -

2021eko irailak 9 10:03

Nafarroak aukera izango du datorren urtean ere aurrekontu hedakor bat egiteko. Datorren urterako BPGaren %0,9ko defizit bat hitzartu du Espainiako Gobernuarekin, iaz izan zuenaren antzekoa (-%0,95). Eurotan, gutxi gorabehera, 190 milioi euroren zuloa egin ahal izango du Iruñeko gobernuak.

Hitzartutakoa, berez, ez da derrigorrez bete beharreko kopuru bat, «erreferentziazko» zenbaki bat baino. Hau da, ez betetzeak ez du zigorrik eragingo. Izan ere, koronabirusaren krisiaren kalteei aurre egiteko, Europako Batzordeak aurrekontu diziplinarako neurriak eten ditu gutxienez 2022ra arte, eta haren menpeko administrazioekin gauza bera egitea erabaki du Espainiako Gobernuak ere.

Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez, bere defizita erregimen komuneko erkidegoena baino hiru hamarren handiagoa izango da. Eusko Jaurlaritzak lotutakoa, berriz, nabarmen handiagoa da, ekainean %2,2ko defizita hitzartu baitzuen Espainiako Gobernuarekin.

Zorrari dagokionez, 2022aren amaieran BPGaren %16,7ko zorra eduki ahal izango du Nafarroako Gobernuak. Iazko kopurua baino gutxiago da hori —%19,1ekin itxi zuela diote Espainiako Bankuaren datuek—, baina kontuan hartu behar da portzentaje hori barne produktu gordinak %8,5eko uzkurtze bat izan zuenean lortu zela. Hots, aurtengo eta datorren urteko hazkunde ekonomikoak automatikoki asko jaitsi beharko lukeela zorraren portzentajea.

Akordioa «azken orduetan» lotu dute Elma Saiz Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Ines Maria Bardon Espainiako Ogasun idazkariak. Hitzartutakoa berretsi beharko du orain Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jaurlaritako kideak, gaurko gobernu kontseiluaren ostean. ©David Aguilar (Efe)

Eusko Jaurlaritzak %50 handituko ditu inbertsioak 2022an

Jokin Sagarzazu

Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 13.108 milioi euro. «Susperraldi ekonomikoa» bultzatzea izango du xede.

Gasteizko El Corte Ingles saltokia. ©Raul Bogajo / Foku

Gasteizek 400.000 euro eskatu ditu Europako Funtsetatik El Corte Inglesen kaiaren obrak ordaintzeko

Edu Lartzanguren

«Tokiko merkataritza berpizteko» helburua aipatu du Maider Etxeberria (PSE) zinegotziak laguntza eskatzeko. Oposizioak hainbatetan salatu du saltokiari berari ez ordainaraztea lan horiek.

Gaur Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako elkarretaratzea. ©Jaizki Fontaneda / Foku

Enplegu publikoak finkatzeko eskatu du ELAk

Irune Lasa

Langile publikoak mobilizazioetan dabiltza gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan, ELA sindikatuak deituta, enplegu publikoak finkatzea eskatzeko. Euskal alderdiei dei egin diete, boto erabakigarria dutelako Madrilen hartzear dauden erabakietan.  

Nadia Calviño Espainiako Ekonomia ministroa eta Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioa, atzo, Madrilen. ©KIKO HUESCA / EFE

PSOEk ez du aldatu nahi itunen lehentasuna, lan erreforma berrian

Xabier Martin

Diaz Lan ministroak dio enpresa ituna sektorekoaren gainetik utzi nahi duela PSOEk, eta horrek prekaritatea betikotzen duela. Espainiako liberalismoa bultzaka ari da azaleko erreforma baten alde

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.