BioNTechek txerto bat garatu du 5 eta 11 urte arteko haurrentzat

Ikerketaren emaitzak datozen asteetan aurkeztuko ditu Alemaniako botika etxeak, eta baimena eskatuko du merkaturatzeko. Beste txerto bat prestatzen ari da sei hilabete eta bost urte arteko umeentzat.

Pfizer-BionTech txertoaren dosi bat. CAROLINE BREHMAN/ EFE
Edurne Begiristain.
2021eko irailaren 10a
12:21
Entzun

Özlem Türeci BioNtechen sortzaileetako batek egin du iragarpena, Der Spiegel Alemaniako aldizkarian: 5 eta 11 urte bitarteko umeentzat COVID-19aren aurkako txerto bat garatu dute. «Ekoizpena prestatzen ari gara. Datozen asteetan aurkeztuko dizkiegu agintariei 5 eta 11 urte bitarteko umeei buruzko gure ikerketaren emaitzak, eta adin talde horretarako txertoa onartzea eskatuko diogu Europari», adierazi du. Txertoaren ezaugarriei dagokienez, BioNTecheko sortzaileak jakinarazi du egun 12 urtetik gorakoei jartzen zaien txertoa bezalakoa dela, baina «ez hain dosifikatua» eta eman beharreko kantitatea ere txikiagoa dela.

Ikerketaren emaitzak prest ditu botika etxeak, eta horiek aurkeztea baino ez du falta. Txerto horrez gain, urte amaierarako 6 hilabetetik bost urte arteko umeentzako txertoari buruzko azterketen emaitzak prest izatea espero du BioNTechek.


Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.