Erraustegiaren aurkako giza katea egin dute Donostian

Kontxako Banderako estropadekin batera, dozenaka lagunek parte hartu dute Errausketa=klima aldaketa leloarekin.

Protesta, Kontxako hondartzan. JULEN BEGIRISTAIN, @JULENBEGI
2021eko irailaren 12a
13:58
Entzun 00:00:0000:00:00

Beste urte batez, Kontxako estropadekin batera, kalera atera da erraustegiaren kontrako mugimendua Donostian. Errausketarik ez ohiko leloa erakutsi dute hondartzan eta Alderdi Ederren, baina aurten Erraustegia=klima aldaketa izan da lelo nagusia. Aurkezpenean azaldu zutenez, Donostiako erraustegiak erretzen duen zabor kilo bakoitzeko CO2 kilo bat sortzen du: "Beraz, bere osotasunean funtzionatzen ari denean, urtean 200.000 tona CO2 isuriko ditu atmosferara. Denontzat gauza jakina da gas hauek direla krisi klimatikoaren eragile nagusienetakoak. Eta, hala ere, instalazio honi 'Gipuzkoako Ingurumen Gunea' deitzen diote gure agintariek!"

11:00etan hasi da protesta. Udaletxe aurretik Kontxako pasealekurantz joan dira, eta handik hondartzara jaitsi dira. Aurkezpenean nabarmendu zuten urtebete daramala martxan Donostiako errauste plantak, eta denbora horretan izan diren gorabeherak izan zituzten hizpide.

Errauste plantak klima aldaketan duen eraginaz gain, salatu nahi izan dute Donostian gaikako bilketan "inolako pausorik ez dela eman" azken hilabeteetan. "Noski, badakigu oso itsusia dela Donostiako herritarrei eta turistei zaborretara zer eta zenbat botatzen dugun erakustea. Gardentasuna aipatzen dute hitzetik hortzera, baina Donostiako Udalak nahiago du zaborrak ezkutatu, gauero kamioian hartu eta erraustegian erretzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.