Albistea entzun

Zinema

‘Précieux’ filma gailendu da Animadeba jaialdian

Paul Mas zuzendari frantziarraren laburrak jaso du hala jaialdiko sari nagusia eta publikoarena. Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zuzendarien ‘Azkena’ proiektuak jaso du Work in Progress Saria BERRIAren eskutik.

Animadeba jaialdiko saridunak eta eskuinean, zutik, Ainara Lasa BERRIAko publizitate eta marketin arduraduna.
Animadeba jaialdiko saridunak eta eskuinean, zutik, Ainara Lasa BERRIAko publizitate eta marketin arduraduna. Animadeba Tamaina handiagoan ikusi

Iñigo Astiz -

2021eko irailak 13

Julie ez da eskolan erabat egokitzen, baina dena aldatuko da Émile izeneko ume autista iristean. Aurrez ere hainbat sari jasoak zituen Paul Mas zuzendariaren Précieux animaziozko laburrak, eta lan horixe gailendu da 14. Animadeba jaialdian ere. Film Onenaren Saria eman dio epaimahai profesionalak, eta ikusleek ere lan hori nabarmendu dute, Publikoaren Saria emanda.

Mathilde Parquet zuzendariaren Trona Pinnacles film laburrak jaso du Gidoirik Onenaren Saria.

Alberto Vazquez zuzendariaren Homeless Home lanak epaimahaiaren aipamen berezia.

Margrethe Danielsen zuzendari norvegiarraren Pearl Diver film laburrak jaso du Zuzendari Berria EHU Saria.

Noah Mauchly zuzendariak sortutako Mouse film laburrak eskuratu du K-Saria.

Hiru kide izan ditu epaimahaiak: Marie Paccou zinemagilea, Carolina Lopez Animac jaialdiko zuzendaria eta Pedro Rivero zinemagilea eta Animakom jaialdiko zuzendaria. Gainera, Paccou bera izan da aurtengo ohorezko gonbidatua. 1998an aurkeztu zuen bere lehen lan laburra: Un jour izenekoa, eta Film Onenaren Europa Saria jaso zuen hari esker. Jaialdian Euskal Makila izeneko oroigarria eskaini zion Paccouri Aitor Oñederra Animadebako zuzendariak.

Bigarrenez antolatu dute aurten Work in Progress Saria, eta BERRIA hedabideak babestu du. Hamabi proiektu aurkeztu dituzte sortzaileek jaialdian, eta, haien artean, Ane Ines Landeta eta Lorea Lyons zuzendarien Azkena proiektuak eskuratu du saria. 300 euro jasoko dituzte egileek. Eta, kasu horretan, Miren Aperribaik, Miren Berasategik eta Aitor Arenasek osatu dute epaimahaia.

Etenaren osteko itzulera

Aurreko asteazkenean hasi zen jaialdia eta larunbatean amaitu. Tarte horretan, guztira, 40 film baino gehiago eman dituzte. Antolatzaileek 1.500 film labur baino gehiagoko multzotik egin dute lehen hautaketa hori, eta epaimahaiak bigarren multzo murritzago horretatik apartatu ditu saritutako lanak.

2008an egin zuten lehen jaialdia, eta, hamarkada bateko bidea egin ondoren, nazioarteko lehiaketa bilakatu zen 2019an. Iaz etena egitera behartuta ikusi zuten beren burua, koronabirusaren ondorioz sortutako osasun krisiagatik, eta aurten itzuli da ohiko formatura.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Javier Bardem aktorea eta Fernando Leon de Aranoa zuzendaria, atzo, <em>El buen patrn</em> filmaren emanaldiaren ostean, Donostian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Boterekeriaz, umoretsu

Ainhoa Sarasola

Fernando Leon de Aranoa 'El buen patrón' satirarekin itzuli da Sail Ofizialeko lehiara. Zhang Jik debuta egin du 'Ping yuan shang de mo xi' thrillerrarekin
 ©DONOSTIAKO ZINEMALDIA

«Ez dut hitzen bidez kontatu nahi: fisikoki sentiarazi nahi dut»

Andoni Imaz

Indarkeria eszena batzuen ondoren, aita batek hamar urtez desagertuta egon den semea aurkituko du 'Titane' filmean. Pelikula optimista da haren egilearen hitzetan, eraldaketaren bidez iristen delako maitasuna.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.