Albistea entzun

Zergak

Gipuzkoako Ogasunak gutunak bidaliko dizkie Ticket Bai sisteman egon beharko duten zergadunei

55.000 zergadun inguru dira 2022rako Ticket Bai sisteman egon beharko duten Gipuzkoako zergadunak. Urtarrilaren lehenean sartuko dira lehenak. Ogasunak martxan ditu arreta telefonoa eta posta kutxa, eta urrian hasiko da bere bulego guztietan gaiari buruzko aurrez aurreko arreta eskaintzen.

Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatua.
Jokin Perona Gipuzkoako Ogasun eta Finantzetako foru diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa -

2021eko irailak 15 13:45

Datorren urtean Ticket Bai sisteman sartzera behartuta egongo diren Gipuzkoako 55.000 bat zergadunek lurraldeko ogasunaren gutun pertsonalizatuak jasoko dituzte egunotan, gaiari buruzko azalpenekin. Era berean, arreta zerbitzu bat ere badute kontsultak egiteko, telefonoz edo posta elektronikoz; eta aurrez aurreko arreta jasotzeko aukera ere izango dute urri erditik aurrera, Gipuzkoako Ogasunaren bulego guztietan.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako proiektua da Ticket Bai. Haren bidez, ogasunek denbora errealean jasoko dute erregistratutako transakzio bakoitzaren informazioa. Iruzurra eta iruzurrak eragindako lehia bidegabea ezabatzeko helburua du sistema berriak, eta, Gipuzkoako Ogasunaren aburuz, baita zerga administrazioak zergadunari eskainitako zerbitzua hobetzekoa ere.

Oraingoz, Ticket Bai proiektua borondatezkoa da, kolektibo bakoitza derrigorrezko epean sartu baino hilabete bat lehenagora arte. Gipuzkoako Ogasunaren datuen arabera, gaur arte 8.000 zergadun erregistratu dira borondatezko epean, eta probetan ari dira, eta horietatik 600 denbora errealean ari dira fakturak jaulkitzen. Guztira, 40.000 faktura baino gehiago jaulki dira. Gainera, 400 software daude jada erregistratuta.

Sarrera txandakatua

Lehendabizi zerga kudeaketako profesionalak sartuko dira Ticket Bai sisteman, 2022ko urtarrilaren lehenean. Gero, jarduera profesionalak, martxoaren lehenean. Txikizkako merkataritza, ostalaritza, ostatuak eta gainerako profesionalen txanda maiatzaren 1ean iritsiko da. Urriaren lehenean, eraikuntza eta higiezinen promozioa, garraioa, eta aisialdi zerbitzuak, kulturalak eta pertsonalekin erlazionatutakoak. Eta Ticket Baien azkenak sartzen, abenduaren lehenean, fabrikazioa, handizkako merkataritza, telekomunikazioa, finantzak, artistak eta gainerako behartuak izango dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Gizonezko bat Evergranderen Shanghaiko bulegoen aurrean. ©ALEX PLAVEVSKI / Efe

Dardarizoa etxe handian

Iker Aranburu

Porrot egiteko arrisku bizian dago Evergrande, Txinako higiezin enpresa handienetan bigarrena. Haren erorikoak domino efektu bat eragiteko aukerak kezka handia sortu du

Novaltiako beharginak beste lan gatazka batzuetakoekin batera Bilbon eginiko mobilizazioa ©Foku

Novaltiako langileek farmazien «inplikazio falta» salatu dute

Jokin Sagarzazu

Gogoratu dute botikak kooperatibako kide direla. Lan Ikuskaritza zuzendaritza laguntzen ari dela kritikatu dute. Bizkaiko biltegietan ia 800 egun daramatzate greban.

Egoin taldearen fabrika bat. Zurezko moduluak ekoizten dituzte hartan. ©BERRIA

Egoin Taldeak beste lantegi bat irekiko du, Europako erreferente nagusi izateko

Xabier Martin

Legution jarriko dute lantegia; hari esker, zurezko kontraxaflen ekoizpena handituko dute. 25 milioiko inbertsioa egin du, eta 2023an abiaraziko dute

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia. ©Aritz Loiola / FOKU

ELA: «Pentsioen inguruko isiltasunak beldurra ematen du»

Imanol Magro Eizmendi

Sindikatuak dei egin dei EAJri, EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi pentsioen erreforma oztopatzeko: «Haiek gabe ezin da onartu».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna