Istripua

Txirrindulari bat hil da Zarrakaztelun, auto batek harrapatuta

Ezbeharra N-128 errepidean gertatu da, goizean. Hildakoak 62 urte ditu, eta Mendabiakoa (Nafarroa) da.

Txirrindulari bat hil da auto batek harrapatuta. SUSANNA SAEZ, EFE
2021eko irailaren 15a
13:20
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur goizeko 7:00 aldera 62 urteko txirrindulari bat hil da Zarrakaztelun (Nafarroa), trafiko istripu batean. Auto batek harrapatuta zendu da.

Istripua gertatu ondotik, anbulantzia joan da txirrindularia artatzeko, eta, gero, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan. 10:00 aldera, herritarra hil egin dela jakinarazi du Foruzaingoak. Mendabiakoa (Nafarroa) zela zehaztu dute. Ikerketa bat abiatu dute istripua nola gertatu den argitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.