Albistea entzun

Berdintasuna

Emakumeek gizonek baino 7.213 euro gutxiago jasotzen dute, batez beste

2015. urtetik 1,5 puntu apaldu da sexuen arteko soldata arrakala, Emakunderen arabera

Emakume langile bat, haureskola bat garbitzen.
Emakume langile bat, haureskola bat garbitzen. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2021eko irailak 15 14:44

Gizonen eta emakumeen arteko soldata arrakala 7.213 euro da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, 1,5 puntu apaldu den arren 2015. urtetik, %22koa da arrakala hori batez beste. Gizonek 31.790 euro irabazten dituzte urtero, baztez beste, eta emakumeek, berriz, 24.757 euro. Soldata arrakala handiagoa da andreak gehiengo diren lanbideetan.

Emakunde Emakumearen Euskal Institutuak jakinarazi ditu datu horiek, Soldata Berdintasunaren Nazioarteko Egunaren atarian, Nazio Batuek deituta. Larunbat honetan egingo dute erreibindikazio egun hori soldata arrakala apalduzjoan dadin, betiere erabat desagertzeko azken helburuaz. Emakundek 2020ko INEren datuak baliatu ditu bere txostena egiteko.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan urteko batez besteko sodata 28.470 euro da; orduko batez besteko irabazien arrakala (Europan gehien erabiltzen den indizea) %9,55ekoa da; 2015. urtean, %12,83koa zen. Sektoreka aztertuz gero, zerbitzuetan dago soldata arrakala handiena emakumeen eta gizonen artean, %21,8koa hain zuzen. Baina industrian ere, nabarmena da sexuen arteko desberdintasuna beharginen lan sariei begiratzen zaienean: %17,2.

Emakundeko zuzendari Izaskun Landaidak esan du "egiturazko arazo bat" dela, eta "gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna betikotu" egiten duela euskal gizartean. "Eragile sozial eta administrazio guztien ardura da desberdintasun hori desagerraraztea". Soldata arrakala "arazo sakona" da, Landaidak azaldu duenez, "egiturazko izaerarekin eta askotariko dimentsiokoa"; horregatik, "erantzun oso bat" behar da arazori horri aurre egiteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Pedro Azpiazu eta Jordi Campas, gaur goizean Bilbon. ©Irekia

Europako funtsetatik 538 milioi euro iritsiko dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara

Irune Lasa

Pedro Azpiazuk esan du Jaurlaritzak eta erkidegoek eragin ahalmen oso txikia izan dutela banaketa baldintzetan. Uste du erkidegoei banatutako funtsak, oraingoz, gehiago daudela lotuta susperraldi ekonomikoarekin, transformazioarekin baino.

IDEren egoitza nagusia, Zamudioko parke teknologikoan. ©BERRIA

IDEko langileak haserre, Kutxabankek akziodun izateari utzi diolako

Iker Aranburu

Informatica de Euskadi erabat geratuko da Accenture AEBetako enpresaren esku. Espainiako aholkularitza hitzarmena ezarri nahi du

Langileak Gasteizko Mercedes Benz lantegian beharrean. ©Raul Bogajo
Nafarroako alde zaharreko tabernak, maiatzaren 16ean, barruan kontsumitzea baimendu zenean, ©Villar Lopez / EFE

Ekonomia azkar suspertzen ari da Nafarroan, %2,6 handitu baita martxotik ekainera

Joxerra Senar

Urtebete atzera eginez gero, %18,5eko jauzia eman du, baina aintzat hartu behar da iazko bigarren hiruhilekoan konfinamenduak eragin handia izan zuela barne produktu gordinean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna