Albistea entzun

Espazioa

Soilik turistak eraman dituen lehenengo espaziontzia Lurrera itzuli da

Atlantikoan jaso dituzte 'Inspiration 4' misioko lau bidaiariak. Astronauta profesionalik gabeko lehenengo saioa izan da.

Jared Isaacman, Chris Sembroski, Hayley Arceneaux (goian) eta Sian Proctor, 'Inspiration4' batean.
Jared Isaacman, Chris Sembroski, Hayley Arceneaux (goian) eta Sian Proctor, 'Inspiration4' batean. Inspiration 4 Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko irailak 19 17:08

Espazioko turismoaren aroan mugarri izango den misioa arrakastaz amaitu da Atlantikoko uretan. Asteazkenean abiatu ziren lau turista Crew Dragon espaziontzian, Floridatik (AEB), eta atzo gauean jaso zituzten Atlantikoko uretan, hiru egun Lurraren azaletik 575 kilometrora igaro ostean.

Lau jausgailu zabaldu ditu kapsulak, erorketa leuntzeko.

Planetaren inguruan biraka ibili dira (90 minutuero itzuli bat). Time aldizkariaren arabera, 200 milioi dolar ordaindu ditu Jared Isaacman aberatsak bidaia egiteko. Bere txartela eta beste hiru bidaiarirena ordaindu ditu. 10 urterekin minbizia izan zuen lan Hayley Arecenauxek izan da bidaikideotako bat. Besteak Sian Proctor geologia irakaslea (51 urte) eta Chris Sembroski (42) AEBetako militar ohia dira. Azken bi horiei lehiaketa batean egokitu zitzaien espaziorako txartela; antolatzaileen arabera, 72.000 pertsonak parte hartu zuten.

Lehiaketan bildutako dirua (110 milioi dolar) haurren minbizia ikertzen duen ospitale bati emateko asmoa dutela esan dute antolatzaileek.

«Sekulako bidaia izan da geuretzat», adierazi du Isaacmanek Lurraren azalera itzuli eta berehala, eta ekimena «hasiera besterik» ez dela izan nabarmendu du, espazioko turismoaren hasiera, alegia.

Muskek Twitterren bidez zoriondu du eskifaia.

Ez dute profesionalik eraman behar izan kapsulan, hura Lurretik kontrolatu baitute une oro.

Edonola ere, sei hilabetez trebatu behar izan dute turistek.

Besteak beste, Ilargia Lurraren itzalpetik ateratzen ikusi ahal izan dute orbitan zeudela.

Bidaiarien odoleko oxigeno mailaren inguruko datuak jaso dituzte, eta haien loari eta bestelako prozesu biologikoei buruzkoak ere bai.

Espazioaren esplorazioa enpresa pribatuen eremu bihurtzen ari da gero eta gehiago. Horietako eragile nagusietako bat Space X enpresa da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Berria Ikasgelaren Tutoriala

BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna

Mikel P. Ansa

Proiektu berri bat sortu du BERRIA egunkariak: Ikasgela. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean: Berria.eus/ikasgela.

Aguada Fenixeko indusketa gunea, LIDAR teknologia bidez hartutako irudi batean. / ©Alfonso Bouchot / Wikimedia Commons (CC BY-SA)

Ezkutaturik dauden 478 monumentu aurkitu dituzte Mexikon laser bidez

Jon Ordoñez Garmendia

Oihanak estaltzen dituen lautada artifizialak atzeman ditu zientzialari talde batek, Mexikoko Gobernuak LIDAR teknologia bidez hartutako irudiak aztertuz.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«'Kontrol' hitzak adiera ezberdinak ditu armen merkatuaz hitz egitean»

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Urteak daramatza Calvok armen salerosketa ikertzen, Delas zentroan. Industria hori kontrolatzea posible den ala ez: galdera hori izango du hizpide Gasteizen bihar emango duen hitzaldian.
HBO Max plataformak gaur estreinatuko du <em>Todo lo otro</em> telesaila; Abril Zamorak sortu du. ©HBO MAX

HBO Max gaurtik martxan da Hego Euskal Herrian, eduki berriekin

Urtzi Urkizu

Plataforman HBO, Max Originals, Warner Bros, DC eta Cartoon Networkeko edukiak daude

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.