Albistea entzun

Arrauna: Euskotren Liga

Tolosaldea eta Getaria maila nagusira igo dira

Hondarribia, ordea, jaitsi egin da, azken lau urteotan maila nagusian egon ostean. Getariak Eusko Label Ligarako txartela lortu du, gaurko saioan irabazita.

Tolosaldeako arraunlariak, atzoko saioan.
Tolosaldeako arraunlariak, atzoko saioan. Aitor Arrizabalaga / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 19

Kanporaketak jokatu dira gaur Portugaleten, eta albiste ona ekarri die Tolosaldea taldeko arraunlariei. Sasoi bikaina egin ostean etorri da saria: Patxi Francesen neskak Euskotren Ligan arituko dira datorren urtean.

Ia lau segundo atera dizkio Tolosaldeak Hondarribiari. Azken horiek maila galdu dute, lau urtez nagusien artean aritu ostean. Izan ere postu bakara zegoen jokoan gaurko saioan, eta Bermeoko kanporaketan ez ziren fin ibili Ama Gudalupekoa ontziko arraunlariak. Aiora Sorozabal patroiaren agindupean aritu dira, Uxune Urkia, Janire Izagirre, Itxaso Aranburu, Mireia Vicente, Eider Barba, Irati Hernandez, Arene Portularrume, Irati Lizeaga, Ane Egues, Malen Oiarzabal, Naroa Leonet, Naroa Becerril, Uxue Zuriarrain, Myriam Aizpurua, Itsaso Aizpurua, Itziar Rezola Ane Zelaia eta Maddi Urdapilleta.

Pozik zegoen Sorozabal sailkapenaren ostean, edonola ere, liga nagusian «maila handia» dagoela ohartarazi du. «Ikusiko dugu sasoi aurrean non egon gaitezkeen».

Ez da izan gaurko kanporaketetan erabaki den igoera bakarra. Getariak Eusko Label Ligarako txartela lortu du, gaurko saioan irabazita.

Horrekin batera, Kaikuk lortu du maila nagusira itzultzea urtebeteren ostean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Osasuna

Karolina Sarasua iraindu eta mehatxatu zuten gazteak identifikatu ditu Poliziak

Berria

Adin txikikoak dira guztiak, eta, beraz, Adin Txikikoen Fiskaltzaren eskuetan gelditu da jazoerari buruzko ikerketa.

Fernando Llorente, Eibarreki azterketa medikua pasatzen. ©SD EIBAR

Fernando Llorentek Eibarren jokatuko du

Julen Etxeberria

36 urteko aurrelaria talderik gabe zegoen, eta denboraldia amaitu arteko kontratua adostu du eibartarrekin. 

Osasunak geldiezin jarraitu nahi du etxetik at, Real Madrilen aurka
Rodrigo Salinas Bidasoako jokalaria, jaurtitzen, atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

Bidasoak lehen garaipena lortu du Europako Ligan

Berria

Irundarrek lehen zatian eginiko lanari esker irabazi diote Pfadi, Artalekun, ligaxkako bigarren jardunaldian: 32-28

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.