Albistea entzun

TXINA

Hamalau urtetik beherakoek egunean 40 minutuz baino ezingo dute erabili Txinako Tiktok aplikazioa

06:00etatik 22:00ak bitartean baino ezingo dira aplikazioan sartu, eta, gainera, eduki hezitzaileak lehenetsiko ditu Douyinek hemendik aurrera.

Txinako gazte bat, Douyin aplikazioa zabalik duela.
Txinako gazte bat, Douyin aplikazioa zabalik duela. ROMAN PILIPEY/EFE Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2021eko irailak 20

Duela aste batzuk online jolasetan ibiltzeko denbora astean hiru ordura mugatu ondoren, neurri gehiago iragarri ditu Txinak: Tiktok aplikazioaren Txinako bertsioa erabiltzeko denbora ere egunean 40 minutura murriztuko du. Douyin dauka izena hango plataformak, eta hamalau urtetik beherakoek goizeko seiak eta gaueko hamarrak bitartean baino ezingo dute bertara sartu. Bytedance enpresarenak dira Tiktok eta Douyin bera, eta egunean 400 milioi erabiltzaile baino gehiago dituzte.

Baina nola ziurtatu neurria beteko dela? Gobernuaren arabera, erabiltzaileek beren benetako izena sartu beharko dute aplikazioan kontua sortzen dutenean, eta automatikoki «gazteentzako modua» gaituko zaie. Modu horrek berez ezartzen ditu denbora murrizketak.

Gainera, gazteentzako modua era egokian ezartzen ez bada edo sistemaren hutsegiteak atzemanez gero, 130 dolarreko ordainsaria eskainiko du enpresak akatsa jakinarazten dionarentzat, liburuak erosteko.

Gainera, beste doiketa bat ere egingo dute aplikazioan. Douyin enpresak jakinarazi duenez, hemendik aurrera «eduki historikoa, zientifikoa edo museoetako erakusketak» gomendatuko dizkie aplikazioak bere erabiltzaileei. Hala, hamalau urtetik beherakoei «arlo jakin batzuen gaineko interesa» piztu nahi die, eta aplikazioa «zerbait ikasteko» baliatzea ere nahi du.

Neurri horiek soka luzea dakarte. Izan ere, azken hilabeteetan Txinako Gobernuak eta haren hedabideek gogor jo dute Interneteko jolasen aurka. Economic Information Daily hedabideak hil hasieran argitaratu zuen artikulu batek, adibidez, jolas horiek «droga elektronikoak» eta «opio espirituala» direla zioen: «Ezin da onartu industria batek, kirol batek, edo halako ezerk belaunaldi oso bat suntsitzea», zioen idatziak. Jolas elektronikoak gehiegi erabiltzea eskolan nota txarrak ateratzearekin, miopiarekin, lo ezinarekin eta depresioarekin lotu ditu gobernuak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Surfaren klixeak desegitea oso zaila da»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Lopez de Gereñuk bere pasioetako bi uztartu ditu aurreneko aldiz: artea eta surfa. 'Surf Like You Are, Live Like You Surf' erakusketa jarri du Bilboko Itsasmuseumen. Erretratuak paperezko poltsetan egiten ditu.
 ©OIER ARANZABAL

«Audio plataforma bat sortuko dugu datozen hilabeteetan»

Urtzi Urkizu

Ikus-entzunezkoetarako Primeran iritsiko den moduan, irrati eta audioetarako beste plataforma bat sortuko dute, Goñik iragarri duenez. «Kolaborazioak sustatuko ditugu euskalgintzarekin».

Aleix Garrido dronearekin grabatzen. ©ALEIX GARRIDO

Hegan egitearen antzekoena?

Unai Etxenausia

Oraindik ere gerretan erabiltzen dira, baina oso bestelakoa da jende askok droneari ematen dion erabilera. Aisialdirako jarduera bat izateaz gain, eguneroko lanaren parte bihurtu da askorentzat. Legedia zorroztu da, eta baimen bereziak eskuratu behar dira arazo barik gidatu ahal izateko.

Toni Collette aktorea, <em>The Power</em> telesailaren irudi batean. Sari nagusia irabazteko hautagaietako bat da Lillen. ©AMAZON

Series Mania jaialdiko edukiak Iparraldean ikusgai, sarean

Urtzi Urkizu

Lillera joan gabe, lehian diren telesailak ikusi ahalko dira plataforma batean. Martxoaren 17tik 24ra egingo dute nazioarteko jaialdia

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...