INDARKERIA MATXISTA
Gizon bat atxilotu dute Zangozan indarkeria matxistagatik
Emakumearekiko zuen urruntze agindua hautsi du, eta hainbatetan kalte egin die haren ibilgailuari eta lokalari

Foruzaingoak 50 urteko gizon bat atxilotu du Zangozan (Nafarroa) indarkeria matxistagatik, kalteengatik eta kautelazko neurriak urratzeagatik.
Foruzaingoak egindako ikerketaren arabera, bikote harreman bat izana zuten, eta amaitzean sabotaje ekintza batzuk hasi zituen gizonak. Emakumeak zuen lokaleko sarrailari kalte egin zion behin baino gehiagotan, baita haren ibilgailuari ere. Gizonak urruntze agindu bat zuen, eta hautsi egin zuen ekintza horiek egiteko.

Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.