Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

SUMENDIA

Litekeena da Kanarietako sumendiak jariatzen dituen gasak Euskal Herrira heltzea asteburuan

Sufre dioxido kopuru handiak isuri ditu sumendiak: eguneko 7.997-10.665 tona. Ostiralerako, gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Marokon, Tunisian, Frantzian eta Italian ere, besteak beste.

Copernicusek sareetan zabaldutako mapa.
Copernicusek sareetan zabaldutako mapa. @CopernicusEU Tamaina handiagoan ikusi

Jone Arruabarrena -

2021eko irailak 23

Sumendiak sufre dioxidoa jariatzen du gehienbat, eta, Copernicus Europako sateliteen sistemak jakinarazi duenez, ostiralerako gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Maroko eta Tunisiako kostan eta Frantzia, Italia, Argelia eta Libiako itsasaldean ere. Argitaratu duen mapan, gainera, ikus daiteke Euskal Herrira ere iritsiko direla gasak.

Copernicus programak sare sozialetan zabaldu duen argazki batean ikus daiteke sufre dioxidoa noraino zabalduko den. Ez da harritzekoa horrenbeste hedatzea; izan ere, sumendiak sortu duen sufre dioxido kopurua ez da nolanahikoa: eguneko 7.997-10.665 tona isuri ditu airera, Involcan Kanariar Uharteetako Institutu Bolkanikoak jakinarazi duenez.

Ikusi gehiago: Laba La Palmako Todoque herrian sartzen hasi da

Institutuak, gainera, jakinarazi du funtsezkoa dela gas horren neurketa egunero egitea. Horren arabera kalkulatu ahal izango dute noiz arte iraungo duen erupzioak.

Copernicus programa espaziala Europar Batasunaren eta ESA Europako Espazio Agentziaren ekimena da, eta berariaz sumendiak izango dituen ondorioak aztertzeko aktibatu dute sateliteen sistema aste honetan. Zehazki, kasu honetan lurrazala eta atmosfera kontrolatzeko zerbitzuak erabiltzen ari dira. Lurraldeko zerbitzuek kartografia ematen dute aldizka, eta, horien bidez, lortutako datuak monitorizatzen dira, sumendiak lurrazalean eragindako kalteak eta errepideen egoera ezagutzeko. Gainera, atmosfera zerbitzuek erupzioaren ondorioz sortzen diren emisioei buruzko informazioa ematen dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA

«Beharrezkoa da tratamenduen erabilera profilaktikoa sustatzea»

Gorka Berasategi Otamendi

Gizadiak «askotariko epidemiei» aurre egiteko prestatu behar du, Abdool Karimen iritziz. Nabarmendu du GIBaren eta COVID-19aren aurkako borrokak ezin direla gainditu desberdinkeriari aurre egin gabe.
 ©BERRIA

«Afganistango emakumeek rol eta inplikazio baliotsua zuten gizartean»

Igor Susaeta

Afganistandik alde egin behar izan zuen duela hiru hilabete pasa, bestela ziur baitago talibanek hil egingo zutela seguru. Nazioarteari eskatu dio ez ditzala gobernu gisa onartu, eta lagun dezala erresistentzia fronte nazionala eratzen.
Emakume bat, maskara jantzita, Municheko aireportuan (Alemania). ©PHILIPP GUELLAND, EFE

Omikron aldaeraren hainbat kasu atzeman dituzte Alemanian, Italian eta Erresuma Batuan

Gorka Berasategi Otamendi

EBk eta AEBek Afrika hegoaldeko zenbait herrialderi ezarri dizkieten bidaia debekuen antzekoak jarri dituzte indarrean estatu gehiagok. Mundu osoko biztanleria txertatzearen garrantzia nabarmendu du OMEk.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.