Albistea entzun

BERTSOLARITZA

Miren Artetxe nagusitu da Xilabako bigarren kanporaketan

446,5 puntu eskuratu ditu Muskildin iragan den final laurdenean. Maddalen Arzallus gelditu da bigarren, eta Xumai Murua hirugarren.

Miren Artetxe Sarasola, gaur, Muskildin.
Miren Artetxe Sarasola, gaur, Muskildin. Patxi Beltzaiz Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko irailak 25

Zuberoako Muskildi herrian jokatu da Xilaba Zuberoa Lapurdi eta Nafarroa Behereko bertsolari txapelketako bigarren final laurdena, eta Miren Artetxe Sarasolak eskuratu du puntu gehien: 446,5. Hala, zuzenean sailkatuko da finalerdietara.

Bigarren postua Maddalen Arzallus Antiak kausitu du, 444,5 punturekin, eta gibeletik gelditu dira Xumai Murua Berra (418,5 puntu), Ramuntxo Christy (407,5 puntu), Xan Alkhat (381,5 puntu) eta Bittor Thicoipe (358,5).

Hurrengo final laurdenak Hiriburun eta Gabadin jokatuko dituzte urriaren 2an eta 9an, hurrenez hurren.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Askotariko materialez egindako lanak ikus daitezke <em>Gaurko euskal eskultura</em> erakusketan. Irudian, Guillermo Olmo eskultorearen <em>Arina</em> lana. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Eskulturaren topalekua

Olatz Enzunza Mallona

Santurtziko Azken Muga elkarteak 95 artistaren lanak bildu ditu 'Gaurko euskal eskultura' erakusketa ibiltarian. Otsailaren 16ra arte ikusi ahal izango da
Pantx Records kolektiboko kideek Durangoko Azokan aurkeztu zuten bilduma. ©FACUNDO QUEVEDO TRONCOSO

Euskal Herritik Kingstonera

Alex Uriarte Atxikallende

Pantx Records kolektiboak 'Reggaean jarrai: Euskal folklore jamaikarra' izeneko bilduma kaleratu du. Euskal ondarea eta kultura jamaikarra uztartu dituzte proiektuan
Antonio Gramsci pentsalari, idazle eta politikaria. Haren kartzelako gutunak euskaraz irakur daitezke orain. ©BERRIA

Preso denaren kezkak, gutun azaletan bilduak

Ainhoa Sarasola

Antonio Gramsciren 'Kartzelako gutunak' eman du Katakrakek, Ekaitz Sirventen itzulpenean. Pentsalari ezkertiarrak espetxean idatzi zituen 218 eskutitzetan, haren Ā«alde guztiakĀ» aurki daitezke
Mikel Martinez aktorea, Marieta Diaz de Toledo eta Bertol Arrieta saridunekin, atzo, Bilbon. ©RAUL BOGAJO / FOKU

Gidoia abiapuntu gisa

Andoni Imaz Olatz Enzunza Mallona

Bertol Arrietak, Mikel Fernandinok eta Marieta Diaz de Toledok irabazi dituzte aurtengo Cafe Bar Bilbao antzerki gidoi laburren sariak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.