Albistea entzun

EITB

ETBko zuzendaritzak ez zekien kazetari bat Guardia Zibilaren txalekoarekin agertuko zela albistegian

Uztailean sare bat itsas hondotik jasotzeko operazioa egin zuten hainbat erakundek Pasaian, eta ETBko kazetariek Guardia Zibilaren ontzi batetik eman zuten horren berri.

ETBko kazetari bat, Guardian Zibilaren ontzian eta horren txalekoa jantzita, uztailaren 27ko albistegian.
ETBko kazetari bat, Guardian Zibilaren ontzian eta horren txalekoa jantzita, uztailaren 27ko albistegian. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edu Lartzanguren -

2021eko irailak 29

ETBk ez du Guardia Zibilarekin «lankidetza orokorrik», eta zuzendaritzak ez zuen jakin kazetari bat erakunde horren ontzi batera igoko zenik pantailan ikusi arte. Horrela erantzun dio gaur Andoni Aldekoa EITBko zuzendari orokorrak Eusko Legebiltzarretik eginiko galderari.

Gertaera uztailaren 27an jazo zen. Pasaiako itsasaldean arrantza sare zahar arriskutsu bat atera zuten itsas azpitik. Operazioan, besteak beste, Eguzki talde ekologistak, BuceoDonosti urpekari taldeak, AZTI itsas ikerketa institutuak eta Gurutze Gorriak hartu zuten parte, hainbat ontzirekin. Guardia Zibilak dauka merkataritza portuen eta kosten zaintzaren inguruko eskuduntza, eta patruila ontzi bat bidali zuen ekinean jardutera. ETBko kazetari taldea Guardia Zibilaren ontzira igo zen operazioaren berri emateko, eta kameren aurrean aritu zen esataria Guardia Zibilaren txaleko bat jantzita agertu zen albistegian.

Irudiak zeresana eragin zuen sare sozialetan, eta EH BIlduko Gasteizko legebiltzarkide Josu Estarrona Elizondok iragarri zuen galdera egingo ziotela EITBren zuzendaritzari gertaeraren inguruan. «Pasaian ez da egongo, ez, beste itsasontzi edo txaluparik gai honen inguruan informazioa emateko».

Kazetariak zergatik igo ziren Guardia Zibilaren ontzira, eta beste aukerarik ez ote zuten galdetu zion Estarronak EITBren zuzendaritzari. Horrez gain, informazio zerbitzuetako buruek ba ote zekiten kazetariak haien ontzitik arituko zirela, eta telebista publikoko zuzendaritzak irudiak zabaldu aurretik ikusi ote zituen galdetu zion. «Egokia iruditzen al zaio zuzendari nagusiari ETB Komunikazio Taldearen elkarlana Guardia Zibilarekin?».

Gaur jaso du legebiltzarkideak Aldekoaren erantzuna. Horren arabera, ekinbidearen berri Eguzkiren berri eduki zuen ETBk. «Albistea emateko, eta deialdiari erantzuteko, talde ekologistako kideekin batera, EITBko profesionalak itsasontzira igo ziren», idatzi du erantzunean. Halako egoerak «mota guztietako erakunde eta kolektiboekin» gertatzen direla azaldu du Aldekoak, «baina horrek ez du esan nahi lankidetza orokorrik dagoenik».

EITB ez zen Guardia Zibilarekin harremanetan jarri, azaldu duenez. «Kazetaria pantailan ikusi arte, informazio-zerbitzuek ez zekiten kazetaria, kamera eta audio operadorea zein ontzitara igo ziren», gaineratu du. «Albistearen berri ematera joan zen taldeko inork ez zion editoreari deitu, ezta arloko bururik eta ETBko zuzendaritzako kiderik ere».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

«Nire lanbidea artearekin lotzen saiatzen nintzen beti»

Unai Etxenausia

Armestok biltegian gordeta zeuzkan lan batzuk aurkeztu ditu Gasteizko Zas Kultur Espazioan. Marrazkiek «pertsonen arteko komunikazioa eta inkomunikazioa» erakusten dute.
 ©ETB

«Beste gauza batzuk probatu nahi ditut»

Urtzi Urkizu

Igandean, Gurrutxagaren agurra izango da ETB1eko 'Herri txiki, Amerika handi' saioan. Zortzi denboraldiren ondoren, beste aurkezle bat arituko da 'Herri txiki, infernu handi'-n.

Kinka buletina

Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.

Iruzkinak kargatzen...