Datuak

Uztailetik izan den eri kopururik apalena dago Hegoaldeko ZIUetan: 47

Atzo beste 114 kasu atzeman zituzten, eta positibo tasa %1,3 da.

Gurutzetako ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatea. MARISOL RAMIREZ/ FOKU
Edurne Begiristain.
2021eko irailaren 30a
15:19
Entzun

Hilabete ilunen ondotik, argia ikusten da birusari kontra egiteko bidean. Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuei so, COVID-19aren eragina apaldu dela gero eta agerikoagoa da Hego Euskal Herrian. Gaur egun, guztira 163 paziente dira gaitzak jota ospitaleraturik; orain hilabete, 379 pertsona ziren. Zehazki, erietxeetan diren pazienteetatik 116 gela arruntetan daude; 47, berriz, ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan dira, larri, gaitzak jota. Unitate horietan ere oso bistakoa da paziente kopuruan izandako beherakada: uztailaren 18tik erregistratu den daturik apalena da.

Bestalde, birusaren transmisioari so, Osakidetzak eta Osasunbideak 8.193 diagnostiko proba egin zituzten atzo, eta horien guztien %1,3k eman zuten positibo: 114 kutsatu detektatu zituzten, alegia. Bizkaian atzeman dute positibo gehien, 49; Gipuzkoan 29 detektatu dituzte; Nafarroan, 19; eta Araban, 16.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.