Albistea entzun

Ikastolen jaiak

Kilometroen antolatzaileak pozik agertu dira «egunak eman duenarekin eta jendearen erantzunarekin»

Eguraldi petrala izan arren, Go!azen izan da antolatzaileek bertan behera utzi behar izan duten ikuskizun bakarra. Ordizian, Lazkaon eta Beasainen egin dute aurten, eta Ibarrako Uzturpe ikastolari pasatu diote lekukoa.

Haur bat jolasean, gaurko ekintzetako batean, Goierrin (Gipuzkoa).
Haur bat jolasean, gaurko ekintzetako batean, Goierrin (Gipuzkoa). Goierriko Hitza Tamaina handiagoan ikusi

Paulo Ostolaza -

2021eko urriak 3 09:39

Zailtasun askori aurre eginda, baina azkenean egin dute 2021eko Kilometroak ikastolen aldeko jaia. Ordiziako, Lazkaoko eta Beasaingo ikastolek antolatuta, egitarau apala baina zabala osatu zuten, eta ia erabat bete ahal izan dute. Pandemiak erabat baldintzatutakoak ziren ekitaldi gehienak —besteak beste, edukiera mugatua zuten ekintza gehienek—, eta, hori gutxi balitz, eguraldia ere ez dute lagun izan gaur.

Hori dela eta, bertan behera geratu da Go!azen-en ikuskizuna, baina bat eta bakarra izan da. Goizean, besteak beste, herriz herri igaro da lekukoa. Antolatzaileak pozik agertu dira «egunak eman duenarekin eta jendearen erantzunarekin». Egitaraua, gainera, ez da egun bakarrekoa izan; azken hilabetean hainbat ekitaldi antolatu dituzte Bat gea lelopean. «Bertsoa, dantza eta musika uztartu dituzten ekitaldiak» izan dira, antolatzaileen hitzetan.

Gaurko ekitaldi nagusietan, besteak beste, hezkuntza sistema berria hizpide izan dute hizlariek. Nekane Artola Kilometroen ordezkariak, adibidez, galdegin du «adostasuna eztabaida zabal eta sakon baten emaitza» izatea, eta azpimarratu du «euskal hezkuntza sistema propioa eraikitzeko beharra».

Esan du, halaber, ikastolek gaur egun duten kezka nagusia euskararen erabileran eta kalitatean izandako «atzerapausoak» direla, eta eskatu du murgiltze ereduan arreta jartzeko.

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua ere izan da gaur Goierrin. Hark ere euskal hezkuntza sistemak dituen «indarguneen eta gabezien inguruan gogoeta egiteko» deia egin du, «guztion artean» eraikitzeko etorkizuneko hezkuntza. Bertsotan ere jardun du sailburuak.

Lekukoa, Ibarrara

Bestetik, ikastolek eskerrak eman dizkiete bertaratutakoei eta, batez ere, jaia prestatzen jardun direnei: «Auzolana eta elkarlana orain ere agerian geratu dira Goierrin». Dena den, esan dute aurtengo Kilometroak antolatzeak utzi dien «altxor nagusia» hiru ikastolen arteko elkarlanean eta ezagutzan sakontzea izan dela.

Azkenik, lekukoa Ibarrako (Gipuzkoa) Uzturpe ikastolari pasatu diote, eta dei egin dute hamabost egun barru ikastolen aldeko hurrengo jaian elkartzera: Lizarrako Nafarroa Oinez-en.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Patera bat, Kanariar Uharteetan. / ©Javier Fuentes Figueroa, EFE

Atxondon bizi den familia bateko zazpi ahaide hil dira Europara iritsi nahian

Jon Ordoñez Garmendia

Asteazkenerako bilkura batera deitu dute, 19:00etarako, euren senideak galdu dituzten hiru atxondarrei elkartasuna adierazteko, Anboto.org-k jakinarazi duenez.

Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Astebetean 939 positibo atzeman dituzte Hegoaldean

Arantxa Iraola

COVID-19ak jotako 97 pertsona daude erietxeetan, horietako 31 ZIUetan; astebetean hamabost gaixo hil direla jakinarazi du Osakidetzak.

Hetelek emandako prentsaurrekoa, gaur goizean, Bilbon ©Oskar Matxin Edesa / FOKU

Ikastetxeek Lanbide Heziketa inklusiboa lortzeko itun bat eskatu dute

Irati Urdalleta Lete

Hetel elkarteak nabarmendu duenez, Oinarrizko lanbide Heziketa «aukera eskola bat» da, besteak beste, hezkuntzan arazoak dituzten gazteei edo migratzaileei laguntzen dielako.

Beste sarekada batean haur pornografiarekin lotuta atzemandakoa informatika materiala ©HANS KLAUS TECHT, EFE

Hiru gizon atxilotu dituzte Donostian, Urretxun eta Lazkaon haur pornografiagatik

Berria

Haur pornografia izatea eta Interneten zabaltzea leporatzen diete.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna