Molekulak eratzeko tresna baten garapena aintzatetsi dute Kimikako Nobel sarian

Benjamin List eta David MacMillan zientzialariei eman diete aitortza, «organokatalisi asimetrikoa» garatzeagatik.

Benjamin List eta David MacMillan, irudi banatan. NIKLAS ELMEHED / NOBEL SARIAK
Juanma Gallego.
2021eko urriaren 6a
16:36
Entzun

Stockholmeko Karolinska Institutuak gaur jakinarazi du Benjamin Listek eta David MacMillanek jasoko dutela 2021eko Kimikako Nobel saria, molekulak eratzeko modua ematen duen organokatalisi asimetriko izeneko tresna garatzeagatik.

Suediako Zientzien Errege Akademiak nabarmendu du tresna horrek eragin nabarmena izan duela industria farmazeutikoan, eta baliagarria izan dela kimikari lotutako jarduerak ingurumenean eragiten dituen inpaktuak gutxitzeko.

Kimikako Nobel batzordeko presidente Johan Aqvistek nabarmendu du katalisi mota hau «sinple bezain asmotsua» dela. Horren bitartez, molekula asimetrikoak modu errazagoan eratu daitezke, eta, ondorioz, konposatu kimikoak aiseago eraldatu eta sortu daitezke.

Alemaniakoa da List, eta Eskoziakoa MacMillan, baina biek AEB Ameriketako Estatu Batuetan ikertzen dute. Duela bi hamarkada garatu zuten teknika berria, nork bere aldetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.