Mitxel Lakuntza

"Estatutu berriaz hitz egiten denean, gure ustez, distrakzio politikorako tresna baten aurrean gaude"

ELAren kongresuan errepublika nagusi den estatu propio baten aldeko hautua egingo dutela azpimarratu du Mitxel Lakuntza sindikatuko idazkari nagusiak Hamaika Telebistako Gurean Gaur magazinean.

Mitxel Lakuntza, agerraldi batean. MONIKA DEL VALLE, FOKU
Hamaika Telebista
2021eko urriaren 7a
17:40
Entzun

ELA sindikatuak, Aktibatu, lortu, zaindu lelopean, azaroaren 24an eta 25ean XV. Kongresu Konfederala egingo du Bilboko Euskalduna jauregian. Helburu nagusietako bat langileak eta gizarte osoa aktibatzea dela azaldu zuen aurkezpenean. Horrez gain, errepublika nagusi den estatu propio baten aldeko hautua egingo dutela azpimarratu du Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak: "Estatu propio baten aldeko hautua egin nahi dugu, independentziaren aldekoa. Errepublika baten moduan ikusten dugu etorkizuna". Arrazoiak argiak direla adierazi du: "Estatuak agerian utzi du zer den aginte bakarra; hamaika arrazoi ditugu bide horretan aritzeko".

Estatus politiko berriaren eztabaida berrabiatu nahi du Urkullu lehendakariak urte politiko honetan zehar, Lakuntzak dio ez dutela asmo hori ikusten: "EAJk ez du asmorik inongo biderik hartzeko; oso eroso daude neoliberalismoaren bueltako errealitate horretan"; "Estatutu berriaz hitz egiten denean, gure ustez, distrakzio politikorako tresna baten aurrean gaude", gehitu du.

(ikusi elkarrizketa osorik, Hamaika Telebistaren webgunean)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.