Arrisku talde batzuei hirugarren dosia jartzea ontzat jo du orain OMEk

Abuztuan, berriz, eskatu zuen atzera egiteko COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia emateko urratsetan.

Emakume bat koronabirusaren aurkako txertoa hartzen, artxioko irudian. GORKA RUBIO/ FOKU
2021eko urriaren 11
16:37
Entzun

COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosiaren inguruko jarrera aldatu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak, eta ontzat jo du arrisku taldeko zenbait kolektibori dosi gehigarri bat jartzea. Abuztuan, ordea, herrialdeei eskatu zien atzera egiteko hirugarren dosia emateko urratsetan. Orain, baina, OMEren txertoetarako talde aholkulariak ebatzi du gomendagarria dela arriskuan dauden talde jakin batzuetako pazienteek COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosi gehigarri bat hartzea. Immunoeskasi larria dutenek, eta Sinovac eta Sinopharm txertoak hartu dituzten 60 urtetik gorakoek hartu beharko lukete hirugarren dosia, OMEren arabera.

Joan den astean OMEren Adituen Aholkularitza Talde Estrategikoak egindako bileran adostu zen hirugarren dosiari buruzko jarrera aldatzea. Bilera horretan, COVID-19aren aurkako txertaketa estrategiak aztertu ziren, bai eta malaria edo polioa bezalako eritasunen aurkako txertaketari lotutakoak ere. Koronabirusaren aurkako txertaketari dagokionez, OMEren adituek aholkatu dute 2022aren erdialderako herrialde guztiek helburu gisa jartzea munduko biztanleen %70ek COVID-19aren aurkako txertoa jarria izatea. Helburu hori lortzea posible ikusten du OMEk, izurriaren bilakaerak eta gazteen txertaketak horretarako modua ematen duelako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.