Koronabirusa

COVID-19aren aurkako txertoaren garapena bertan behera utzi du CureVacek

EMAk eten egin du botika etxearen txertoaren ebaluazioa, CureVacek hala eskatuta. Bigarren belaunaldiko beste txerto bat garatzeko lanean buru belarri sartu da botika etxea, GlaxoSmithKline (GSK) konpainiarekin.

CureVac txertoa. JEROEN JUMELET / EFE
2021eko urriaren 13a
10:44
Entzun

CureVac Alemaniako botika etxeak uko egin dio COVID-19aren aurkako bere lehen txertoa garatzeari, eta EMA Sendagaien Europako Agentziak eten egin du txerto horren ebaluazioa. Izan ere, botika etxeak hamar herrialdetan egindako saio klinikoaren ondorioak ez dira izan esperotakoak, txertoak %47ko eraginkortasuna izan duelako. Osakidetzako Biodonostia eta Biocruces Osasun Ikerketa Institutuek ere parte hartu dute saio kliniko horietan.

Alemaniako botika etxeak jakinarazi du bigarren belaunaldiko beste txerto bat ekoizteko lanean ari dela. Zehazki, RNA mezularian oinarritutako txertoa garatzeko lanean ari da GlaxoSmithKline (GSK) Erresuma Batuko konpainiarekin.

Joan den azaroan, Bruselak kontratu bat onartu zuen CureVacekin: koronabirusaren aurkako txertoaren 225 milioi dosi erostea aurreikusi zuen, eta txertoa onartutakoan, beste 180 milioi dosi eskatzeko aukera zabalik utzi zuen. Orain ez dago argi zer gertatuko den erositako dosi horiekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.