Albistea entzun

Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta emateko Barnahus eredua ezartzen hasiko da Jaurlaritza

Islandian jaiotako proiektu bat da, biktimei arta osoa ematea bilatzen duena; Artolazabalek esan du proiektu pilotu batean jarriko dutela martxan

Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta emateko Barnahus eredua ezartzen hasiko da Jaurlaritza
Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta emateko Barnahus eredua ezartzen hasiko da Jaurlaritza Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2021eko urriak 13

Sexu abusuak pairatu dituzten adingabeei arta «osoa» emate aldera, Barnahus ereduan oinarritako proiektu pilotu bat jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak. Gaur goizean jakinarazi du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek, Haurren eta Nerabeen Artarako Batzorde Iraunkorraren bileran. Islandian jarri zuten lehen aldiz martxan lan egiteko eredu hori, eta Europako hainbat tokitan ezarrita dago egun. Jaurlaritzak martxan jarriko du Save The Children erakundearen bidez.

«Hilabete baten buruan egingo dugu aurrera urratsa», iragarri du sailburuak. Ez du, hala ere, eredua non eta nola ezartzen hasiko adierazi. Aditzera eman dutenez, azaroaren 12an egingo dute hori, egitasmoaren gaineko azalpenak emate aldera egingo duten agerraldi batean, eta Euskal Herrian izango da ereduaren martxan jarri zuen aditua ere, Bragi Gudbrandsson.

Kezka iturri handia da sexu abusuak pairatzen dituzten haur eta nerabeek justizia sistemaren partetik jasotzen duten tratua, askotan bide oso nekosoa jarraitu behar izaten baitute beren kasua kontatzeko. Hain justu, prozesu horiek samurtzea bilatzen du Barnahus ereduak. Biktimek propio haientzat atondutako toki bat izatea da helburua, era izaten dezaten lekukotasuna emateko eta arta jasotzeko polizia-etxeetatik eta ospitaleetatik igaro gabe.

Lanerako eredu hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arta sistemara egokitu ahal izateko, hilabete askotan arloko eragileekin bilera ugari egin dituztela nabarmendu Save The Childreneko ordezkari Charo Arranzek, «ikerketa sakona» egin dutela, eta hori aintzat hartuta ezarriko dutela orain sistema.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko eragileak, atzo, Madrilen. ©Berria

Pantailak Euskaraz-ek uste du aukera bat galdu dela ikus-entzunezko legearekin

Iosu Alberdi

Taldeak «anekdotikotzat» jo ditu hizkuntza koofizialei ezarritako kuotak, eta ekoizle independenteak «kinka larrian» utzi dituela kritikatu.

Debako Itziar auzoa, artxiboko irudi batean ©Andoni Canellada / foku

Salatu dute Ertzaintzak GKSko kide bat atxilotu duela Itziarren

Berria

Gazte Koordinakunde Sozialistak jakinarazi duenez, behin-behinean espetxeratuko dutela esan diete, sei hilabeterako gutxienez.

<b>Ikasleak gelan.</b> Haur batzuk irakaslearekin batera ikasgelan, artxiboko irudi batean. ©BERRIA

Irakasle gehiago hartzeko ituna egin dute sindikatuek eta Jaurlaritzak

Maddi Ane Txoperena Iribarren Irati Urdalleta Lete

Hezkuntza Sailak eta Steilasek, LABek, CCOOk eta UGTk sinatutako akordioak irakasleen egonkortzea bultzatuko du, baita ikasgeletako ratioak jaitsi ere. Sare publikoan izango du eragina. Sindikatuek neurriok goraipatu dituzte.

Indarkeria matxistaren aurkako bandera bat, Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Kongresuak

Edurne Begiristain

Sexu Askatasuna Erabat Bermatzeko Lege Organikoa onartu du Kongresuak, gehiengoz. Onespenik gabeko ekintzak bortxaketa gisa hartuko dira, eta erreparazioa bermatuko zaie biktimei

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...