Indakeria matxista

EAEko Auzitegi Nagusiak berretsi egin du alabari sexu abusuak egiteagatik gizon bati jarritako bost urte eta erdiko zigorra

7 urteko alabari ukitu sexualak egitea egotzi diote. Gipuzkoako Auzitegiak maiatzean ezarritako zigorra berretsi du.

Bortxaketa baten aurkako protesta, artxiboko irudian. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2021eko urriaren 14a
11:52
Entzun

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du gizon baten bost urte eta bost hilabeteko espetxe zigorra, alabari sexu abusuak egiteagatik Gipuzkoako Auzitegiak maiatzean ezarria. Zazpi urteko alaba adoptatuari ukitu sexualak egin izana egotzi diote; zehazki, sexu abusuen delitu jarraitua egin izana.

Bost urte eta bost hilabeteko espetxe zigorraz gain, beste hainbat zigor ere ezarri dizkiote: lau urtean ez du eskubiderik izango alabaren tutore izateko; zortzi urtean ezingo zaio gerturatu; 15.000 euro eman beharko dizkio; eta, behin kartzelatik aterata, zaintzapean aske egongo da zazpi urtean. Defentsak errekurtsoa jarri du Espainiako Auzitegi Gorenean.

Sententziaren arabera, erasoak 2018ko urtarriletik 2019ko uztailera egin zituen, etxean zeudenean. Gainerako senitartekoen ezkutuan egiten zituen ukituak, edo alabaren kargu geratzen zenean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.