Martin Ugalderen mendeurrena

Atzera begirakoa Martin Ugaldek eginei eta emandakoei

Nerea Azurmendik 'Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria' hitzaldia eman du gaur, kazetariaren izen bereko kultur parkean, Andoainen. 'Streaming' bidez izan da ikusgai, 'berria.eus' webgunean. Hurrengo hitzaldia urriaren 21ean egingo dute. Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia emango du.

2021eko urriaren 14a
12:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Martin Ugalde kazetari eta idazlea jaio zela 100 urte beteko dira datorren azaroaren 11n. Hura gogoratzeko, urte osorako programa dago martxan, haren familiarekin eta hainbat erakunde eta eragilerekin elkarlanean: tartean dira Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Andoaingo Udala, Hondarribiko Udala, Jakin, Euskal Idazleen Elkartea, Elkar, BERRIA eta Martin Ugalde kultur parkea.

Uda aurretik, kazetariaren inguruko erakusketa egon da ikusgai Hondarribian (Gipuzkoa) eta Donostiako Koldo Mitxelenan, eta abenduaren 4ra arte bisitatu ahalko da Andoaingo Bastero kulturgunean. Gaur, berriz, hitzaldi zikloa hasi dute Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa). Nerea Azurmendi Martin Ugalde, historia egin zuen kazetaria hitzaldia eman du. Internet bidez ikusgai izan da berria.eus webgunean.

Hurrengo hitzaldia urriaren 21ean egingo dute. Iñaki Uriak Martin Ugalde eta Egunkaria hitzaldia emango du.

Urriaren 28an, Euskal PENeko Laura Mintegiren txanda izango da: Martin Ugalderen garaia PENen begiradatik.

Eta azaroaren 4an, Anjeles Iztueta arituko da: Martin Ugalde eta politika.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.