ISTRIPUA

Pertsona bat hil da N-121-A errepidean izandako istripu batean

Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Burutain eta Ostitz artean, errepidearen 19. kilometroan. Gainera, bart beste heriotza bat izan da trafiko istripu baten ondorioz, Markinan, autoa bidetik aterata. Hildakoa Elgetakoa zen

N-121-A errepideak Irun eta Iruñea lotzen ditu. Irudian, Sunbillako zati bat. Ostitzen izan da istripua. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2021eko urriaren 15a
13:40
Entzun

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, pertsona bat zendu da gaur N-121-A errepidean 12:15 aldera izandako trafiko istripu batean. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, Burutainen, Ostitzeko saihesbidearen akaberan, errepidearen 19. kilometroan, eta autoan zihoan gidaria hil egin da. Istripuaren ondorioz, kamioiak su hartu du, eta ibilgailu astuneko gidariak eta kopilotuak kolpeak hartu dituzte, baina ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Suhiltzaileak bertaratu egin dira, eta foruzainek errepidea itxi dute. Trafikoa A-15etik bideratzen ari dira.

Bi heriotza 24 orduan

Gauerdirako minutu gutxi batzuk falta zirenean, 23:30 aldera, 40 urteko gizonezko batek auto istripua izan du BI-633 errepidean, Markinan (Bizkaia), Ondarroarako (Bizkaia) noranzkoan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, autoa bere bidetik atera da. Hildakoa Elgetakoa (Gipuzkoa) zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.