Ezbeharra

Gizon bat hil da Donostian, taberna batean piztutako sute batean

Gros auzoko Gure Txoko tabernako sukaldean piztu da sua, 09:00 aldera. Taberna itxita zegoen.

Suhiltzaileak lanean, Gasteizen, artxiboko irudi batean. ENDIKA PORTILLO / FOKU
2021eko urriaren 17a
12:26
Entzun

Gizon bat hil da gaur goizean Donostian, sukalde batean piztutako sute baten ondorioz. Gros auzoko Usandizaga kalean dago Gure Txoko taberna, eta han gertatu da ezbeharra, 09:00 aldera. Gizona bizirik atera dute tabernatik, baina handik gutxira hil da.

Taberna itxita zegoen ezbeharra gertatu denean, eta jabeak bertaratu behar izan du hura zabaltzera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina, Martin Ibabe Donostiako Udaleko zinegotziak aurreratu duenez, badirudi hil den gizona tabernako langile bat zela dirudi, 30 eta 40 urte artekoa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.