Indarkeria matxista

34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Mendiolan, bikotekidea jotzeagatik

 Bikotekidea buruan jotzea egotzita atxilotu zuen Gasteizko Udaltzaingoak, igandean.

Erika Tavaresen hilketa salatzeko joan den astean Gasteizen egindako manifestazioa. JAIZKI FONTANEDA/ FOKU
2021eko urriaren 18a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00

Gasteizko Udaltzaingoak 34 urteko gizon bat atxilotu zuen igandean, Mendiolako kontzejuan (Gasteiz), bikotekidea jotzea egotzita. Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 04:00ak aldera izan ziren gertakariak, etxebizitza batean.

Poliziek, bertaratu zirenean, ikusi zuten biktimak zauriak zituela buruan, eta atxilo eraman zuten gizona. Udaltzainek epailearen esku utzi zuten erasotzailea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.