Albistea entzun

Emakume bat espetxeratu dute gizonezko bikotekidea hiltzea egotzita

Joan den ostegunean hil zuen, labankadaz, lagun baten etxean zeudela. Emakumea akusaziopean ezarri du Baionako prokuradoreak, eta presondegian sartu dute behin-behinean. Emakumeen aurkako bortizkeriagatik zigortua izan zen gizona joan den abuztuan.

Baionako epaitegiak, artxiboko irudi batean.
Baionako epaitegiak, artxiboko irudi batean. Guillaume Fauveau, Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko urriak 19

34 urteko emakume bat atxilotu zuten joan den ostegunean, Angelun (Lapurdi), bere 43 urteko gizonezko bikotekidea labanaz zauritu eta hiltzeagatik, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Baionako prokuradoreak akusaziopean ezarri du «nahitara eragindako heriotza» leporatuta, eta behin-behinean preso sartu dute. Gizonezkoa zigortu egin zuten abuztuan emakumeen aurkako bortizkeriagatik, eta hura ikusteko debekua zuen.

Bien ezagun baten etxean aterpetzen zen bikotea, baina ostegunean ez zegoen bertan. Gizonezkoa labankadaz zauritu ondotik, auzokoak abisatu zituen emakumeak, baina larrialdi zerbitzuak iritsi zirenerako beranduegi zen, eta ez zuten suspertzea lortu. Hasieran bere buruaz beste egin zuela erran bazuen ere, galdeketetan labankada berak eman ziola aitortu zuen. Larunbatean, preso sartzea erabaki zuen Baionako prokuradoreak.

Lehenago ere izana zuen arazorik bikoteak, joan den abuztuan Baionako epaitegian epaitu eta zigortu baitzuten gizonezkoa, emakumeen kontrako indarkeriagatik. Hura ikusteko debekua eman zioten, baina ordutik behin baino gehiagotan elkartu dira berriz, eta Sud Ouest-en arabera, elkarrekin bizi ziren biak.

Ipar Euskal Herriko Itaiak gogor salatu du «emakumeak jasan behar izan duen egoera eta puntu horretaraino iritsi behar izana», eta azpimarratu du Angelun jazotakoa, hain zuzen, «instituzio burgesek emakume langileak babesteko duten gaitasun faltaren» erakusle dela.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka eta Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabel, atzo, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute ez dela betetzen hizkuntza gutxituen euroituna

Ion Orzaiz

Kontseiluak eta Behatokiak salatu dute Espainiako eta Hegoaldeko erakundeak ez direla ari betetzen hizkuntza gutxituen ituneko konpromisoak. Txostena helaraziko diete Europako adituei

Eusko Jaurlaritzako lehendakari Inigo Urkulllu eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz, Leioako (Bizkaia) Txomin Arretxe ikastetxean. / ©Aritz Loiola, Foku

Gaur amaituko da Hezkuntza Legeari zuzenketak jartzeko epea

Irati Urdalleta Lete

Ikusteko dago EAJren eta PSE-EEren zuzenketek zer jasoko duten hizkuntza ereduei buruz. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak agerraldia egingo du, mobilizazio bat iragartzeko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...