Kanpo merkataritza

Esportazioak hazten ari dira, baina ez dira 2019ko mailara iritsi

Abuztura arte, Hego Euskal Herriko enpresen esportazioak %21,5 handitu dira, eta inportazioak, berriz, %27,7.

Bilboko portuaren artxiboko irudi bat. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
Iker Aranburu.
2021eko urriaren 19a
14:11
Entzun

2020ak ekarritako geldialdiaren ondoren, berriro abiada hartu du kanpo merkataritzak. Hego Euskal Herriko enpresek 22.656 milioi euroren ondasunak esportatu zituzten urtarriletik abuztura, iaz tarte horretan baino 4.016 gehiago (+%21,5).

Inportazioak nabarmen gutxiago dira (18.573 milioi euro), baina askoz gehiago handitu dira azken urtean: 3.600 milioi, hain zuzen ere (+%27,7).

Aurtengo hazkundeak ez du erabat konpentsatu iaz galdutakoa. Orain arte, esportazioak 2019koak baino %3 txikiagoak dira, eta inportazioak, berriz, %2,5 txikiagoak.

Ohikoa den bezala, ekipamendu ondasunak dira gehien esportatzen diren gaiak, %34, hain zuzen ere. Batezbestekotik behera hazi dira, ordea, %11 baizik ez. Haien ondoren, autoak esportatzen dira gehien (+%22,5), eta %27,6 handitu dira azken urtean.

Azken hilabeteetan hazkunde ekonomikoaren moteltze bat antzematen ari den arren, abuztua ez da txarra izan merkataritzarentzat: %24,3 handitu dira esportazioak, eta %43,4 inportazioak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.