Mitxel Suarez sukaldariak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa

Suarezek patata bat irudikatu du 'Txingurri' pintxoan, Arabaren omenez. Maikel Santos eta Maria Laskibar gelditu dira bigarren postuan, Gasteizko Kea jatetxeko kideak, eta hirugarren, berriz, Javier Jimenez eta Jackeline Karol.

Mitxel Suarez sukaldariak irabazi du Euskal Herriko Pintxo Txapelketa. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2021eko urriaren 20a
14:58
Entzun

Euskal Herriko Pintxo Txapelketari ekin zioten astelehenean, eta, kanporaketen ostean, gaur goizean izan da finala. Hamar parte hartzaile egon dira, eta, azkenean, Mitxel Suarez sukaldariak jantzi du txapela, Txingurri pintxoarekin. Borda Berri erretegiko (Otogoien, Araba) kidea da, eta Arabako patata irudikatu nahi izan du bere lanean, hala nola silikonazko elikagai molde bat sortuta horretarako; izan ere, patata faltsua da, ez benetakoa. Adierazi du «shockean» gelditu dela sariaren berri izan duenean, «hitzik gabe», eta denbora beharko duela gertaturikoa ulertzeko. Hala ere, ez du lehen aldia txapelketa horretan; «beterano bat» dela nabarmendu du. Esate baterako, 2018an hirugarren sailkatu zen, Hitokutxi pintxoarekin.

Gainerako sariei dagokienez, Maikel Santos eta Maria Laskibar bigarren postuan gelditu dira. Gasteizko Kea jatetxeko kideak dira, eta Panseta pintxoa izan da aurkeztu duten lana. Javier Jimenezek eta Jackeline Karolek, berriz, hirugarren postua lortu dute, hain justu, Nigiria de txuleta con pimientos asados pintxoarekin. Bilboko La Pizarra jatetxetik etorri dira, eta herri epaimahaiaren saria ere lortu dute. Azkenik, epaimahai nagusiaren aipamen bereziaren saria eskuratu dute Joakin eta Gorka Aginaga aita-semeek. Iruñeko Iruñazarra jatetxearen izenean hartu dute parte, eta Irati pintxoa aurkeztu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.