Aurrekontuak

Talde guztiekin egingo duen bilerara deitu du Txibitek Esparza

Navarra Sumako eledunak «EH Bildu ekuazio politikotik aterako duen akordio politikora» deitu du PSN

Carlos Perez Nievas eta Javier Esparza Navarra Sumako parlamentariak. PARLAMENTUA
joxerra senar
2021eko urriaren 21a
13:40
Entzun

EH BIldu, EH BIldu eta EH BIldu. Aurten ere, Navarra Sumako Javier Esparzak koalizio abertzalea aurrekontuen negoziazioetatik kanpo ikusi nahi du, ondo jakinik Nafarroako Gobernuaren etorkizuna bere eskuetan geratuko litzatekeela horrela. Oraingoan, Arnaldo Otegik Eibarren esandako eta Vocento taldeak jasotako hitzak erabili ditu argudio gisa, Espainian Kongresuan atzo PPk egin bezala. «Txibitek atzo bertan deitu beharko ninduke EH Bildu ekuazio politikotik ateratzeko eta ez dezan lurralde honen etorkizuna ezartzeko aukeratik izan».

Nafarroako Gobernuak ez du gehiengorik parlamentuan. Aurrekontuak ateratzeko EH Bilduren edo Navarra Sumaren babesa edo abstentzioa behar duela jakinik, urriaren 13an, Txibitek lehen bilera batera deitu zituen bi alderdietako ordezkariak. Navarra Sumarekin bilera 15:30ean zen, baina bost minutu baino ez zuen iraun, Esparza berehala atera baitzen. EH BIldurekin izandako bilkurak, berriz, ia bi ordu iraun zuen, eta «lehen urratsa» baino ez zela nabarmendu zuten bi aldeek. Bere bakardadean, Esparzak EH BIldurekin negoziatu nahi izatea aurpegiratu zion Txibiteri, legealdi honen hasieratik egin bezala.

Txibitek Esparzari erantzun dio «aukera aparta» izango duela ostiralean, aurrekontuak negoziatzeko mahaian bilduko direlako gainerako taldeetako ordezkariak. «Elkarrizketa nahi baduzu, etorri eta esan, eta ez ezazu hori komunikabideen bitartez egin, aurrekoan egin zenuen bezala», esan dio Txibitek, urriaren 13ko bilera hura gogoan. Txibiteren arabera, Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak bihar deituko du aurrekontuen inguruko negoziazio bilera horretara.

Aurreko urtean ere, Navarra Sumak ziurtatu zion Txibiteri gobernuak aurkeztutako lege proiektua aurkeztuko zuela baldin eta ez bazuen EH Bildurekin negoziatzen. Aurten, berriz, Navarra Sumarentzat «ukaezinak» diren hamabi puntuk osaturiko proposamena helarazi dio gobernuari —tartean daude, zerga erreforma, gizarteratzeko errenta berri bat edo ikastetxe pribatuen hitzarmenak edozein kasutan ziurtatzea—. Orain, berriz, Esparza prest da horiek alboratzeko. Dioenez, «gaur bertan» akordioa lortu dezakete, betiere gobernuak EH BIldu elkarrizketatik at uzten badu. «Gaur eser gaitezke EH Bilduk izan ez dezan giltza». Egiazki, Esparzak berak eduki nahi du giltza hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.