Indarkeria matxista

24 urteko gazte bat preso sartu dute sexu eraso bat egitea leporatuta

Astelehenean Zumarragan emakume gazte bati sexualki erasotzea leporatu diote gizonezkoari

Sexu eraso baten kontrako protesta, uztailean. ANDONI CANELLADA  / FOKU
2021eko urriaren 21a
19:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du emakume gazte bati sexualki eraso egitea leporatuta, eta Bergarako Guardiako epaitegiko epaileak presondegian sartzea erabaki du, Ertzaintzak berak ohar batean jakinarazi duenez. Gipuzkoako presondegi batean sartu dute gizonezkoa.

Astelehen goizaldean gertatu ziren salatutako gertakariak, Zumarraga (Gipuzkoa) kanpoaldean. Ikerketaren arabera, bi pertsonek elkar ezagutzen zuten, eta azken hilabeteetan sare sozialen bidez hitz egiten zuten elkarrekin. Baina astelehen goizaldean, gizonezkoak emakumea «estutu eta behartu» zuen eremu publikoan elkar ikusi zezaten. Elkartu zirenean, sexualki eraso zion, nahiz eta emakume gaztea bere burua defendatzen saiatu.

Ertzaintzako iturrien arabera, gertatutakoaren berri jaso bezain laster abiatu zuten ikerketa, eta atzo atxilotu zuten gizonezkoa, «sexu askatasunaren kontrako delitua» leporatuta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.