Bilbon 45 urteko gizon bat atxilotu dute, etxekidea labana batekin erasotzea leporatuta

Deklarazioa hartu ondoren, espetxeratzea agindu du epaileak.

Bilboko ertzain etxea. IREKIA
2021eko urriaren 23a
15:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizean Bilbon, etxekide bat labana batekin erasotzea egotzita. Labankada jaso duen gizona ospitalera eraman dute, eta larri dago.

Atzo arratsaldean izan zen erasoa, San Inazio auzoan zenbait lagunek duten etxebizitzan. Bi etxekideak eztabaidan ari zirela, ustez erasotzaileak besteari labana sartu zion, eta ospa egin zuen. Beste etxekideek ohartarazi zieten larrialdi zerbitzuei.

Labankada jaso zuen gizona ospitalera eraman zuten, eta polizia ustezko erasotzailearen bila hasi zen. 22:15ean atzeman zuten, eta hilketa saiakera leporatzen diote. Gaur goizean epailearen aurrean deklaratzera eraman dute, eta espetxeratzea agindu du hark. Biktimari ebakuntza bat egin behar izan diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.