Australia

2050erako karbono neutraltasuna lortzeko konpromisoa hartu du Australiak

Neutraltasuna lortzeko, 12.924 milioi euroko inbertsioa egingo dute teknologia garbietan 2030era arte. Horrez gain, eutsi egingo diete 2030erako jarritako helburuei, hau da, isuriak %28ra murriztea 2005ekoekin alderatuta.

Scott Morrison, Australiako lehen ministroa. MICK TSIKAS, EFE
arantxa elizegi egilegor
2021eko urriaren 26a
12:02
Entzun

Australiak, zeina, erregai fosilen esportazioak aintzat hartuz gero, gehien kutsatzen duten herrialdeetako bat den, data jarri dio karbono neutraltasunari: 2050. urtea. «Mundu aldakor honetan beren etorkizuna bermatuko duen egitasmo bat nahi dute herritarrek, klima aldaketaren alorrean zuzena izango dena, eta bidezkoa eta baliagarria izango dena», idatzi zuen Scott Morrison lehen ministroak, News konpainiaren hedabideetan argitaratutako artikulu batean.

Karbono neutraltasuna lortzeko, teknologia garbian eta isuri gutxiago eragiten dituzten erregaietan inbertitu asmo du Australiako Gobernuak, eta horretarako inbertsio plan bat ere aurkeztu du, zeinaren arabera 12.924 milioi euro jarriko dituzten xede horretarako 2030a bitartean. Horrez gain, Morrisonek iragarri du eutsi egingo diotela Parisko Hitzarmenean jarritako helburuari, hau da, isuriak %26tik %28ra murriztea 2005eko datuekin alderatuta. «Uste dugu gai garela isuriak %35 murrizteko 2030erako».

Oposizioak, ordea, zehaztasun falta egotzi dio Morrisonen proposamenari. «Ez dugu ikusi eredurik, ez karbono neutraltasunera heltzeko lege proposamenik, ez bestelako xehetasunik», kritikatu du Anthony Albanesek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.