Albistea entzun

Enrique Maiaren ustez, «oso larria» da finantzaketa eredua aldatzea

Iruñeko alkatearen iritziz, Iruñeak hiritartasun gutuna izateagatik jaso ohi duen milioi kopurua galtzea «urratu handi bat».

Enrique Maia, udaletxean, iragan uztailaren 6an
Enrique Maia, udaletxean, iragan uztailaren 6an Jesus Diges / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2021eko urriak 26 19:32

Haserre dago Enrique Maia Iruñeko alkatea. Nafarroako Gobernuak EH Bildurekin udalen finantzaketa eredua aldatzeko akordioa hitzartu du. Orain arte Iruñea hiriburuari mesede egin baina eskualdeen arteko desberdintasunak areagotzen zituelakoan, beste banaketa sistema bat proposatu du akordioak. Behin edukia ezagutarazita, Javier Remirez gobernuko presidenteak Iruñeko alkatearen proposamenak «ongi etorriak» direla proposatu du. Maiak horrela erantzun dio: «Utz ditzala gustu txarreko txantxak eta ez dezala alkate honen emozioekin jokatu».

Udalen artean dirua banatzeko hiru poltsa nagusi sortzea proposatzen du akordioak —gastu arrunta finantzatzeko, 196 milioi; zerbitzu defizitak ordaintzeko, 45 milioi; eta lurralde kohesioa sustatzeko, 16 milioi—. Dirua banatzeko orduan, batetik, udalen gastu beharra, eta, bestetik, hari aurre egiteko finantza ahalmena aintzat hartuko dituen kalkulua egitea proposatzen du. Udalen artean banatu beharreko diru kopurua 16 milioi euro handituko da 2022tik aurrera, eta etorkizunean kopuru hori finkatzeko igoera ere proposatu da, baina, era berean, bermatu nahi dute 5.000 biztanletik beherako herriek aurtengo kopuruaren %100 jasotzea eta 5.000tik gorakoek, gutxienez, %98.

Orain arte onuradun nagusi izan den bezala, banaketa sistema berriak bete-betean eragiten dio Iruñeari. Aurten baino 1,2 milioi gutxiago jasoko ditu, eta, gainera, lehengo sistema hiriburu gutuna izateagatik ziurtatua zuen diru kopuru finko bat —aurten, 26 milio euro— kendu egingo zaio.

Maiaren kritikak

Espero zen bezala, Navarra Sumak eta Maiak gogor kritikatu dute akordioa. Maiaren arabera, hiritartasun gutuna Foru Hobekuntzan jasota dator, eta hura kentzeak «urratu oso handia» eragingo dio udalari. «2022ko aurrekontuak aurkezteko oso gutxi geratzen da, eta ez dugu tarte handirik». Gobernuren arabera, aurten baino 1,7 milioi gutxiago jasoko ditu, baina, Maiaren arabera, «sei milioi gutxiago» izango dituzte sistema berriarekin.

Akordioaren berri eman denean, Bernardo Ziriza Lurralde Kohesioko kontseilariak nabarmendu du aurreko sistemak udalen eta eskualdeen arteko desberdintasunak areagotu dituela eta onuradun nagusia Iruñea izan dela, biztanleko 432 euro jaso dituelako, gainerako udalek baino nabarmen gehiago. Maiaren arabera, hori ez da horrela. «Nafarroa osoarekin solidarioak gara, ez gara desberdintasunen eragile». Maiaren arabera, urtean %2 gutxiago jasoz gero, kaltea handia izango da: «Epiri eta Blasi goxokiarekin gertatutakoa errepikatuko da. Xurgatu eta xurgatu, eta goxoki gabe geratu ziren».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun nistroa, ostegun honetan ©FERNANDO VILLAR (Efe)

Espainiak %1,7 eta %3,5 artean zergapetuko ditu hiru milioitik gorako ondareak

Jokin Sagarzazu

Kopuru horiek ondare zergatik murriztu ahal izango dira, zergapetze bikoitza eragozteko. Madrilek beste neurri batzuk iragarri ditu, PFEZ pertsona fisikoen errenta zergarekin eta sozietateen gaineko zergarekin loturikoak, baina Hego Euskal Herriko ogasunek ez dituzte zertan ezarri.

Sindikatuen manifestazioa, Baionan ©Guillaume Fauveau

Langileentzako neurriak eskatu dituzte Baionan

Ekhi Erremundegi Beloki

Frantziako Gobernuak aurtengo ikasturterako aurreikusi dituen erreformak salatu dituzte sindikatuek.

Siemens Gamesako langileak, Zamudioko lan zentroan. ©LUIS TEJIDO / EFE

Siemens Gamesaren kaleratzeen planak alarma piztu du lantokietan

Xabier Martin

Alemaniako konpainiak 2.900 langile kaleratu nahi ditu, eta horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetan aurreikusi ditu. 2.600 langile aritzen dira Euskal Herriko lantokietan, gehienak Nafarroan

Abuztuan goia jo ondoren, argindarra merkatu egin da irailean. ©J.J.Guilen / Efe

Inflazioak koska bat egin du behera irailean

Iker Aranburu

Prezioen urte arteko gorakada %10,5etik %9ra apaldu da Espainian, argindarra merkatu egin baita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...