Albistea entzun

Unibertsitatea

EHUko udako ikastaroetako zuzendari ohi Ricardo Etxepare zendu da

Bizitza unibertsitateari lotua eman zuen, baina politikan ere aritu zen, eta Irungo alkatea izan zen bolada labur batez

Rcardo Etxepare (eskuinean), Noam Chomsky hizkuntzalaria agurtzen, 2006an.
Rcardo Etxepare (eskuinean), Noam Chomsky hizkuntzalaria agurtzen, 2006an. Imanol Otegi / Foku Tamaina handiagoan ikusi

Gotzon Hermosilla -

2021eko urriak 27 09:30

Ricardo Etxepare unibertsitate irakasle eta EHU Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako zuzendari ohia (Irun, Gipuzkoa, 1948) hil da, Irunen. Haren ibilbidea batez ere unibertsitateari lotua egon da: EHUko katedraduna izan zen, Donostiako Ingeniaritza Teknikoko Eskola zuzendu zuen, eta, batez ere, EHUko udako ikastaroetako zuzendaria izan zen 1984tik 2006ra arte. Donostiako Zientziaren Museoaren bultzatzaileetako bat ere izan zen.

Haren ibilbide luzea saritu nahian, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion 2002an. Ekitaldi hartan, Donostiako alkate Odon Elorzak esan zuen Etxepare «lan zintzo eta nekaezinaren eredu« zela.

Ibilbide akademikoaz gain, Etxepare politika arloan ere aritu zen 1980ko hamarraldiaren hasieran, EAJren eskutik. Gipuzkoako Kultura diputatua izan zen, 1984tik 1986ra Eusko Legebiltzarreko kidea izan zen, eta tarte labur batez, 1983ko maiatzetik uztailera, Irungo alkatea izan zen.1983ko maiatzaren 23an hautatu zuten alkate, baina auzitegiek baliogabetu egin zuten bozketa hura, eta pare bat hilabete geroago Alberto Buen Lacambra sozialista izendatu zuten alkate.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Arantxa Tapia Eusko Jaularitzako Ekonomia Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumen sailburua ©David Aguilar/ Efe

Ingurumen Administrazioaren Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak

Edurne Begiristain

EAJren eta PSE-EEren botoekin egin du aurrera legeak. Oposizioak aho batez arbuiatu du araua, eta bereziki kritikatu du EAJk eta PSE-EEk interes orokorreko proiektuak izendatzeko sortutako figura berria.

Zitarik gabe txertatzeko gunea, Mutiloan (Nafarroa). ©IDOIA ZABALETA / FOKU

1.890 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Ion Orzaiz

Nafarroako Gobernuak ez du baztertu «neurri komunitario gehiago ezartzea», izurriaren bilakaeraren arabera

Zadorra ibaia, gainezka egina, artxiboko irudi batean. ©Juana Ruiz, FOKU

Ibaiek gainezka egin dute Euskal Herriko hainbat tokitan, eta uholde arriskuak kezka piztu du

Berria

Euriteen eraginez, Zadorra eta Cadagua ibaietako ura hainbat tokitan atera da bidetik, eta zirkulazioa nabarmen korapilatu da azken orduetan. Jaurlaritzak larrialdi egoeraren bigarren fasea ezarriko du eguerdian.

Haur Eskolak Euskaraz plataformako kideak eta herritarrak, gaur, Nafarroako Hezkuntza Departamenduaren aitzinean. ©BERRIA

Haur eskolak euskalduntzeko eskatuko dute hilaren 16an, Iruñean

Maddi Ane Txoperena Iribarren

Haur Eskolak Euskaraz plataformak manifestaziora deitu du: 17:30ean abiatuko da, Iruñeko udaletxetik. 380 instantzia eraman dituzte gaur Nafarroako Hezkuntza Departamentura, eskatzeko euskarazko murgiltze ereduan ezar ditzatela Mendebaldeko eta Lezkairuko haur eskola berriak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.