Durangoko 56. Azoka

Ahotseneak 50 kontzertu eskainiko ditu abenduaren 4tik 8ra

Saioak Plateruenan izango dira, eta hamarna kontzertu egongo dira bertan egunero, 11:00etatik 22:00ak arte, doako sarrerarekin.

Eneritz Furyak izango da Ahotsenean parte hartuko dutenetako bat. KAFE ANTZOKIA
mikel lizarralde
2021eko azaroaren 11
09:40
Entzun

Indartuta eta aldaketa txiki batzuekin itzuliko da Ahotsenea Durangoko Azokara aurten. Iazko ekitaldi ezohikoaren ondoren, 2021 honetan Ahotseneak 50 kontzertu antolatu ditu; hamar egun bakoitzeko. Sarrera doakoa izango da, eta ez da beharrezkoa izango aldez aurretik izena ematea, edukiera bete arte. Kontzertuak Plateruena espazioan antolatuko dira lehenengo aldiz, Azoka egunetarako irekiko baita, bertan Ahotseneko kontzertuak antola daitezen.

Taldeei dagokionez, musika estilo askotariko 50 banda igoko dira Ahotseneko eszenatokira. Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute azokan, eta beste batzuk, berriz, ibilbide luzeko taldeak izango dira, azokan behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituztenak. Guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez eskainiko dituzte zuzenean, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Egunez eguneko egitaraua honako hau izango da:

Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.

Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.

Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.

Abenduak 7: EkiƱe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin' Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.

Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.

Durangoko Azokak diziplina askotariko egitaraua izango du 56. aldi honetan: solasaldiak, proiekzioak, arte eszenikoak, umeentzako ikuskizunak, ekitaldiak... Egitarau osoa azaroaren 22an aurkeztuko dute. Azokako egitaraua abenduaren 4tik 8ra izango da, erakusmahaiak Landako Gunean egongo diren egun berberetan. Online denda abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan, www.durangokoazoka.eus webgunean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.